X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

ACCE 2018

Fagor Arrasatek ACCEn parte hartuko du, automoziorako mundu mailako azokarik handienean.

Data
2018/09/05 - 2018/09/08


Fagor Arrasate Automotive Composites Conference and Exhibition (ACCE) azokara joango da. Novi-n izango da (Michigan, AEB) irailaren 5etik 7ra bitartean. Mundu mailako azokarik handiena da automobileko konpositeen arloan.
207 standean kokatuko da Fagor Arrasate eta han material konposatuak konformatzeko dituen sistema lehiakor eta produktiboenak erakutsiko ditu, SMC, GMT, D-LFT prozesuekin eta RTMko aldaerekin, besteak beste.
Prozesuen garapenean bezeroei laguntzeko, Fagor Arrasateko teknikari batek fabrikazio prozesuei buruzko ikerketa-proiektu bat azalduko du hitzaldi batean. Ikerketa hori, Grupo Antolin enpresarekin batera garatu da. Izenburua honako hau da: “Zati estruktural termoplastikoentzako fabrikazio prozesuaren kontzeptu berria”.
ACCE azoka, sektore horretako ekitaldirik nagusiena da eta mundu guztiko erakustaile eta  hizlariak erakartzen ditu, automozioko OEMs eta Tier hornitzaile nagusietatik datozenak. Azokan, konposite termoplastiko eta termoegonkorretako azken aurrerapenak erakusten dira eta auto, furgoneta eta beste garraiobideetan nola aplikatzen diren ere ikusten da.