Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Oraingoan, luzetarako ebakitze linea bat diseinatu, fabrikatu eta hornitzeko eskabidea egin du.
Siderurgiako ERDEMIR firma turkiarrak eskabide bat egin dio Fagor Arrasateri, oraingo honetan, luzetarako ebakitze linea bat diseinatu, fabrikatu eta hornitzeko. Ebakitze linea horrek 1525 mm arteko zabalerako eta 10 mm arteko lodierako altzairuzko bobinak prozesatuko ditu. Linea berriak 200m/min-ko gehienezko abiduran lan egin ahalko du. Zama-orga du, ardatz kontrajarrien hedatzailea, elikatze-pala, arrabola elikatzaileak, zuzentzailea, puntadun zizaila eta txatarra hustuketa, gidak, arrabola elikatzaileak, zizaila zirkularra, ebakitzeko hortzak azkar aldatzeko dorretxoa, begizta, tentsore mugikorra, hedatzailea, piano sistemadun irteera orga, irteera dorretxoa eta flejatze linea osagarria ebakitze linearen ondoren.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.