Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Bi prentsa sinkronizatu eta kateatu ditu eta bakarrik nahiz batera lan egin dezakete. Estanpazio sistema honek orain arte ezinezkoa zen malgutasuna eskaintzen du.
FAGOR ARRASATEk Francisco Segura estanpatzaile garrantzitsuak Hungrian duen lantegian estanpazio sistema berria instalatu du, eta horrek estanpazio sistema berrietan estandar berria definitzeaz gain teknika honetan arte aurreratuena finkatzen du.
Estanpazio sistema berri honek bi prentsa kateatu dauzka eta tamainu handiko pieza transferizatu konplexuak egiteko gaitasuna du kadentzia handietan. Prentsetako lehena servoprentsa bat da 2000 tonako kapazitateduna eta 6000×2400 mm-ko lan-mahaia duena. Makina honek servokontrolatutako karrera aldakorra du, 40 eta 500 mm-ra arte alda daitekeena eta horrek erakusten du zer malgutasun altua duen. Gainera, servoprentsak 1etik 40 gpmko abiaduran lan egin dezake eta beste instalazioek baino pieza konplexuagoak ekoiztea ahalbidetzen du. Akzionamendua, 220 kw-ko bi motoretan oinarritutako punta-puntako kontrolak gidatzen du. Makina honek FAGORreko transfer elektroniko programagarria du, CNC6 modeloa, 24 gpmtara funtziona dezakeena 800m-ko karreratan edo 20 gpm-tara 1100mm-ko karreretan. Servoprentsak energia birsortzeko sistema berri bat du, kontsumo hobezina bermatu eta operazio koste murritza duena.
Servoprentsa honekin kateatuta, 2000 tonako beste prentsa bat dago sisteman, link drive akzionamendua duena eta 6000×2400 mm-ko lan mahaia. Bigarren prentsa honen karrera 900 mm-koa da eta honek ere CNC6 transfer elektroniko programagarria du.
Materiala prentsetara ongi elikatuta dago 1600 mm-ko zabalera eta 3 mm-ko lodiera duen bobinen elikatze-linea batetik edo formatuen despilatzaile batetik. Horregatik, ekipoa bobinetatik edo formatuetatik abiatuta erabil daiteke. Halaber, instalazioaren beste muturrean, beste formatu kargatzaile bat du fluxuaren kontrako bidetik lana egin ahal izateko.
Kontrola ere oso aurreratua da, PROSTAMP garapen berria duena. Kolpe bakoitzean behar den tonelajea monitorizatzen du eta horrela lana optimizatu eta trokelak mantentzea lortzen du. PROSTAMPek enbutizio lanaren inguruko informazio zehatza ematen du eta instalazioa mantentzeko erraminta aintzindaria da.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.