2012-04-14

FAGOR ARRASATEK LAMINAZIO TREN ITZULGARRI BAT EGINGO DU

Fagor Arrasatek laminazioaren teknologia dominatzen du

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK LAMINAZIO TREN ITZULGARRI BAT EGINGO DU

C.D. Wälzholz enpresa alemanak FAGOR ARRASATERI eskaera egin dio hotzeko laminazio tren itzulgarri bat egiteko. Laminatzaile berriak SAE 1008 eta SAE 1095 materialak prozesatuko ditu besteak beste, 650 mm arteko zabaleroetan eta materialaren lodiera pasada batzuetan 10 mm-tik 0.3 mm-tara gutxitzeko gaitasuna du. “Cuarto” laminatzaile bat da, 260 mm-ko lan arrabolak ditu, 850 mm-ko berme-arrabolak eta 600m/minutuko abiaduran funtzionatzen du. Laminatzailearen motore nagusiaren potentzia 1200 kw-koa da. Beste ekipo batzuren artean AGC kontrola du, lodiera isotopikodun kontrola, MAE-West sistema eta hozte-sistema aurreratua.
Instalazio osoak desbiribilkatzaile bat du eta lehenengo pasadarako alimentazio gune bat potentzia handiko bi biribilkatzaileren ondoan. Bi hauen artean laminatzen da. Kontrola guztiz konputerizatua dago eta laminazio modelo modernoenak erabiltzen ditu.
Fagor Arrasatek altzairugintzako eta aluminiozko industria siderurgikoan produktu sorta zabala eskaintzeko ahal mena du: bukatze lineak, laminatzaileak, prozesu lineak eta galdaketa sistemak.