Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Konpositeek etorkizun oparoa dute sektore askotan
Fagor-Onapresek eskaera berri bat jaso du konposite eta indartutako plastikoz egindako piezak fabrikatzeko prentsa hidraulikoa egiteko , konkretuki, sektoreko liderra den Fiberpachs enpresaren eskutik. Makina berriak 10000KN-eko edukiera izango du eta 2800 x 1800 mm-ko dimentsioa duen mahaia. Altuera itxi maximoa 2550 mm-koa izango da. Zuzenean produktiboak ez diren mugimenduak egiteko abiadura maximoa 450 mm/s-tara irits badaiteke ere, laneko abiadura 1mm/s-koa izatera jaitsi daiteke pieza konplexuak egiteko. Horretaz gain, beheko itopuntuan geratzeko aukera ere badauka plastikoaren behar bezalako ontzea lortzeko. Material konposatuak lantzeko prentsa hidraulikoa denez, aplikazio hauek aurrera eramateko kontrol paralelo aurreratua dauka diseinatua. IMC (In Mold Coating) lantzeko funtzioak ditu eta instalazio osoak ekipo informatibo indartsua dauka.
Teknikoki, eta mota ezberdinak dauden aurren, IMC konposatuak monomero eta oligomero ez saturatudun konglomeratuak dituzte eta hauek gainazal indartsua eta SMC itsaskortasuna eskaintzen dute; peroxidoek ontze kurbatura berezia bermatzen dute, benzoquinonak piezaren iraupena luzatzen du; karbonoak, margoketa elektrostatikoaren ondorengo eroankortasun elektrikoa handitzen du eta polibinalazetatoari esker margoaren itsaskortasun handiagoa lortzen da.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.