Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
2014ko EuroBlechean, Hannoverren, Fagor Arrasatek hitzaldi bat eman zuen press hardeningaren alorreko berrikuntzen inguruan. Prozesu horri esker erresistentzia altuko pieza estanpatuak lortzen dira
Fagor Arrasateko Press Hardening dibisioko zuzendariak eman zuen hitzaldia, Aitor Ormaetxeak. Izenburua: “Press hardening installations components and trends”.
Aitorrek azaldu zuenez, hiru dira press hardening instalazioak sailkatzeko erabiltzen diren irizpideak, prozesuaren zein gunek garrantzia hartzen duen kontuan hartuta: labe mota, automatizazio sistema eta prentsa mota.
Labeei dagokienez, gaur egun gehien erabiltzen den mota arrabolena da, gasezkoa zein elektrikoa. Baina, oso labe luzeak dira. Elementu mugikorrik gabekoak edo hainbat kamara dituztenak ere badaude.
Automatizazioa beharrezkoa da labea kargatzeko, prentsa kargatzeko eta bertatik piezak ateratzeko. Lan horietarako robotak erabili daitezkeen arren, funtzioak optimizatutako manipulatzaile linealekin hobetzen dira, zikloaren denbora murrizten dutelako. Gainera, transferrak ere erabil daitezke, robot lineal bizkiak, zikloko denbora murrizten dutenak.
Prentsei dagokienez, prentsa hidraulikoak erabili ohi izan dira eta serboprentsa hidraulikora garatzen ari dira, beste sistemarekin sinkronizazioa bermatzen dutelako. Orain, serboprentsa mekanikoak proposatzen ari dira funtziorako.
Azkenik, kontrolerrak parametro kontrolagarriak ari dira sartzen kalitatea ziurtatzeko eta pieza estanpatuaren prozesua zaintzeko.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.