Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Automatizazio robotika COBRA robot berri eta berezietan oinarrituta dago, eta aurrerago esan dugun prentsen mugimendu sinkronizatua posible egiten dute
Fagor Arrasatek Volkswagen-i abiadura eta produktibitateari dagokienez aurreratua den robotizatutako prentsa linea berri bat hornituko dio. WAVELINE instalazio bat da., Fagorrek KUKA enpresarekin lankidetzan garatutako kontzeptu berria. Ohikoak diren prentsa lineetan (tándem lines) robotak eta prentsak ziklo bakoitzean gelditurik egiten dute lan, WAVELINE sistema berrian sinkronizazio osoa eta perfektua lortzen da elementu guztien artean, geldialdiak saihestu eta prozesuaren abiadura handiagotzea %50 baten baino gehiagoan posible egiten du kasu batzuetan, abantaila hau edozein fabrikatzailerentzako erakargarria da.
Horrela ulertu du Volkswagen-ek, FAGOR ARRASATEri Hegoafrikako lantegirako Waveline linea baten eskaera emanez. Instalazio berria 6 prentsez osatuta egongo da. Lehenengoa link drive motakoa izango da, 2100 tonatako gaitasuna eta 4500 x 2400 mmtako mahaia izango du eta 1400 mmtako karrera. Makina honek CNC kojin inteligente programatzaile hidraulikoa edukiko du 600 tonatako gaitasunarekin. Prentsa buruaren ostean, 5 prentsa egongo dira –1200 tonatako gaitasuna duten link drive-ak ere bai, bakoitza 4500 x 2200 mmtako mahaiarekin, eta 1400 mmtako karrerarekin. Linea hasieran formatu kargagailu bat egongo da, 15 tonatako paketeak eta 50 kilotako formatu indibidualak maneiatzeko gai dena. Prentsak 56 tonatarainoko moldeak maneiatu ditzakete eta aldaketa sistema azkarrak dituzte.
Automatizazio robotika COBRA robot berri eta berezietan oinarrituta dago, eta hauek aurrerago aipatu dugun prentsen mugimendu sinkronizatua posible egiten dute. Robot hauek 50 kilotako piezak mugitzen abiadura oso handia erabiltzen dute, 5 metrotako distantziatan eta denbora laburrean, eta honek prentsen linearen funtzionamendua etengabea izatea egiten du.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.