Erabilera baldintzak

LEGE INFORMAZIOA, INFORMAZIO GIZARTEAREN ZERBITZUEN ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOAREN LEGEAREN ARABERA (LSSIYCE)

Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren gaineko 34/2002 Legeak (aurrerantzean, LSSIYCE) aurreikusitako betebeharren arabera, FAGOR ARRASATE, S.COOP.ek adierazten du fagorarrasate.com domeinua FAGOR ARRASATE, S.COOP.en jabetzakoa dela, zeinak F20020574 IFZ baitu eta Arrasate-Mondragonen (Gipuzkoa), San Andres auzoko z.g.-an, 18 Posta kutxan, helbideratuta baitago.

FAGOR ARRASATE, S.COOP. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, Sozietate Kooperatiboen Inskripzio Liburuan, GUI-154 folioan, 154. Idazpenean eta 52/86 zenbakiarekin.

ZERBITZU EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Zerbitzuaren hornitzaile gisa, FAGOR ARRASATE, S. COOP. behartuta dago WEBGUNE honetan eskainitako zerbitzuak ematera eta, erabiltzaileekiko komunikazioak egonez gero, horiek isilpean gordeko direla eraginkortasunez bermatzera, bai eta unean-unean planteatzen zaizkion erreklamazioei erantzutera ere. WEB orri honetan ez da bisitarien datu pertsonalik jasotzen ezta gordetzen ere, erabiltzaileak bere borondatez emandako datuak ez badira.

FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek beretzat gordetzen du, edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi beharrik gabe, bere WEBGUNEan dagoen informazioan edo horren konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneraketak egiteko eskumena, eta, horren kalterik gabe, aldaketak erabiltzaileei jakinarazten saiatuko da, betiere zirkunstantziek hori ahalbidetzen badute.

WEBGUNEAN sartzea zein bertan agertzen den informazioaren erabilera hori egiten duenaren erantzukizuna izango da, eta berarena baino ez. FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek ez du erantzungo gunean sartzeagatik edo bertako informazioa erabiltzeagatik egon daitezkeen ondorio edo kalteengatik, bere eskumenak zorrotz betetzeari buruz lege xedapenak ezartzetik eratortzen diren jarduerengatik izan ezik.

FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak, aplikagarriak diren legeen arabera eman beharrekoak diren edo sozietatearen eta erabiltzailearen artean adostutako hitzarmenean esplizituki zehaztuta geratzen diren bermeak izan ezik.

FAGOR ARRASATE S, S. COOP.ek ez du beste batzuek emandako edukia bermatzen, ez eta emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasun edo komenigarritasuna ere erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak horri ematen dioten helbururako.

FAGOR ARRASATE, S.COOP.en internet orriek hirugarrenen orrietara sartzeko estekak eduki ditzakete (linkak). Beraz, FAGOR ARRASATE, S.COOP.ek ezin du bere gain hartu hirugarrenen orrialdeetan agertu daitezkeen edukiengatiko erantzukizunik. WEBGUNE honetan dauden testuak, irudiak, soinuak, animazioak, softwarea eta gainerako edukien jabegoa FAGOR ARRASATE, S.COOP.ena baino ez da izango, edo bere lizentzia emaileena. Edukiak osorik edo partzialki transmititu, banatu, laga, erreproduzitu, gorde edo jendeari jakinarazteko egiten den edozein ekintza egiteko beharrezkoa izango da FAGOR ARRASATE, S.COOP.en berariazko baimeana edukitzea.

ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Une oro, erabiltzaileak WEBGUNE honetako zerbitzuak indarreko legeriak ezarritakoa betez erabili beharko ditu, FAGOR ARRASATE, S. COOP.en jabego industrialeko eskubideak errespetatuta.

Erabiltzaileak ez du FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek eskuragarri jartzen dizkion zerbitzuen bidez edukietan kalteak edo aldaketak eragin ditzakeen inolako ekintzarik egingo; horrez gain, ez du WEBGUNEAren funtzionamendu zuzena oztopatuko, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, ez ditu birus informatikoak izan ditzaketen elementuak igorriko eta ez du WEB orri hau nolabait erabat edo partzialki kaltetuko, interferituko edo etengo; horrez gain, ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa interbenituko edo aldatuko.

WEBGUNEAREN ETA BERTAKO ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIK BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK SALBUESTEA

1.- FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek ez du bermatzen WEBGUNE honen eta hark eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena.

Horrela, WEBGUNEAREN eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraipen gabeziagatik erator daitezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik edozein erantzukizun mota baztertzen da.

Edonola ere, FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek ahaleginik handienak egingo ditu WEBGUNE hau etengabe eskuragarri egon ahal izateko.

2.- FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasuna mantentzeko sistemak; horiek beste batzuei datuetarako sarbidea eragozten die. (FAGOR ARRASATE, S. COOP.en Pribatutasun politika) FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun teknikoko eta antolaketa mailako neurri guztiak ezarri ditu.

Ildo horretan, aipatutako sozietatea ezagutza hori gertatuz gero sor daitezkeen kalte eta galerengatik edozein erantzukizunetatik salbuetsita geratuko da.

3.- FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek arlo horretako segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren  neurri guztiak ezarri dituen arren, ez du WEB orri honen edukietan birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoan edo haren sistema informatikoan gordeta dauden dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan (softwarean eta hardwarean) aldaketak eragin ditzakeen elementurik ez dagoenik kontrolatzen edo bermatzen.

FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek ez du bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik inolako erantzukizunik.

4.- FAGOR ARRASATE, S. COOP.ek ez du bermatzen WEBGUNEra edo bere edukira sartzean akatsik ez egotea; hori dela eta, erabiltzaileak FAGOR ARRASATE, S. COOP. libratu egingo du bertan nabigatzean webguneak sor diezaiokeen edozein itxaropen faltsurekin, erabilerarekin edo fidagarritasunarekin lotura duen edozein erantzukizunetatik.

JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

WEBGUNE hau FAGOR ARRASATE, S.COOP.ena da. Horrenbestez, WEBGUNE honen Jabego Industrialeko eskubideak eta WEBGUNEA eta bere orriak, pantailak, informazioa, itxura eta diseinua eta bertatik FAGOR ARRASATE, S.COOP.en edozein sozietate filialen edota mendeko sozietateren beste web orri batzuetan sartzeko ezartzen diren loturak ere (“hiperlinkak”) ustiatzeko eta erreproduzitzeko eskubideak FAGOR ARRASATE, S.COOP.enak baino ez dira, salbu berak beste zerbait berariaz adierazten badu.

Edozein izen, diseinu edota logotipo, bai eta WEBGUNE honetan eskainitako edo jasotako edozein produktu edo zerbitzu ere, FAGOR ARRASATEk, bere sozietate filialek edota mendekoek edo hirugarrenek behar bezala erregistratutako markak dira.

Legezko titularra ez den norbaitek horiek behar ez bezala erabiliko balitu edo legezko titularraren berariaz eta modu nabarmenean emandako baimenik gabe erabiliko balira, Espainiako edota Europako Erkidegoko Ordenamendu Juridikoan dauden lege bide guztien bitartez zigortua eta pertsegitua izan daiteke.

Jabego Intelektualeko eskubideak eta hirugarrenen markak behar bezala nabarmenduta daude eta orri honetara sartzen diren guztiek errespetatu beharko dituzte, FAGOR ARRASATEk ez baitu inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak horiei ematen dien erabileragatik, erabiltzaileak berak erantzun beharko baitu erabilera horregatik.

Soilik erabilera pertsonalerako eta pribaturako deskargatu, kopiatu edo inprimatu daitezke WEBGUNE honen edozein orrialdeko edukiak. Debekatuta dago webgune honen informazioa edo edukia erreproduzitzea, transmititzea, aldatzea edo kentzea, FAGOR ARRASATE, S.COOP.ek idatziz baimena eman ez badu:

FAGOR ARRASATE, S.COOP.ek ez die erabiltzaileei transferitzen bere softwarearen jabegoa. Erabiltzailea da softwarea grabatzeko erabili duen euskarriaren jabea. FAGOR ARRASATE, S.COOP.ek jabego industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak ditu, baina softwarearena ere. Baldin eta erabiltzaileak WEBGUNE honen softwarea bere terminalera transferitzen badu, ezin izango du softwarea disekzionatu analizatzeko eta deskonpilatzeko, ez eta jatorrizko xede kodearen bertsioa edo bere hizkuntza beste kode edo hizkuntza batera itzuli ere.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Erabilerarako eta nabigaziorako Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen eta FAGOR ARRASATE, S. COOP.en artean egon daitekeen beste edozein harreman Espainiako legeen menpe egongo dira. Baldintza Orokor hauetako edukiarekin eta existentziarekin edo erabiltzailearen eta FAGOR ARRASATE, S. COOP.en arteko harremanekin lotuta sor daitekeen edozein auzitarako, bi aldeak Bergarako (Gipuzkoa) Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren eta eskuduntzaren menpe egongo dira, dagokien beste edozein eskumen espresuki baztertuz.