Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Teknologiak / Prentsa hidraulikoak
Pieza bolumen ertain/txikiak fabrikatu behar direnean, prentsa hidraulikoen lerroak oso aukera errentagarria eta efizientea dira, produktibitate handiagoko beste aukera batzuen aldean, baina proportzionalki askoz garestiagoak dira, eta aparteko kostu hori ez da beharrezkoa eta ezin da justifikatu etekinik ateratzen ez zaielako. Energetikoki efizienteak diren eta prentsa hidraulikoetan erabili daitezkeen teknologia berriekin lortzen da horien errentagarritasuna hobetzea.
Gainera, prentsa hidraulikoen berezitasun teknikoek bermatzen dute pieza konplikatu batzuek (beren geometriagatik, erabilitako altzairuaren gogortasunagatik, prozesuagatik –bereziki, press hardening prozesua–, behar den materialagatik –bereziki SMCn, konpositeak, IMC, etab.–) kalitatekoak ateratzea, eta horregatik egokiak dira askotan.
Bereziki, prentsa hidraulikoen lerroak bereziki errentagarriak izaten ari dira trokelen fabrikazioa eta piezen ekoizpena bateratzen dituzten konpainietan. Konpositeen eta press hardeningaren munduan ere goraka ari da prentsa hidraulikoen erabilera. Horietan, pieza “ontzeko” denborak direla-eta guztirako ekoizpenak txikiak dira eta prentsa azkarragoetan eta garestiagoetan inbertitzeak ez dauka “payback” garbirik.
FAGOR ARRASATEn, bezeroa ondoan dugula, haren premiak aztertu ditzakegu eta inbertsiorik hoberena proposatu ahal diogu, etorkizunerako dituen aurreikuspenak ere aintzat hartuta.
Kasu askotan prentsa hidraulikoak dira aukerarik hoberena, dituzten abantaila hauengatik:
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.