Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Guri buruz / Berrikuntza
FAGOR ARRASATEK dituen oinarrizko indarguneetako bat da gaitasuna duela gure produktuak eta zerbitzuak gure bezeroen beharren erritmoan garatzeko eta teknologikoki eboluzionatzeko. Hori lortzeko, uste dugu berrikuntza dela gakoetako bat, prozesuen eta teknologien gaineko know-howarekin eta bezeroarentzako zerbitzu bikain eta hurbilarekin batera.
FAGOR ARRASATEN mundu mailako sektore industrial zorrotzenetako batzuei hornitzen dizkiegu instalazioak, hala nola automobilgintzari, lerro zuriari eta altzairuaren eta aluminioaren balio kateari. Gure bezeroek soluzio integralak eskatzen dituzte, fidagarriak, produktiboak, eta gero eta interes handiagoa dute adimendunak ere izan daitezen, energiaren aldetik efizienteak, eta errentagarritasuna handitzeko eta merkatuaren joera berrien aurrean malguak izateko garatuak. Horregatik, gure berrikuntza estrategia osoaren zutabeetako bat da gure I+Gko teknikariek zentro teknologikoekin, unibertsitateekin eta enpresetako I+G atalekin duten lankidetza sistematikoa, soluzio berriak garatzeko eta zerbitzu berrien prestazioan eboluzionatzeko.
Honako hauek dira FAGOR ARRASATEN esku artean ditugun erronketako batzuk: berrikuntza material berrien estanpazioan eta prozesaketan, efizientzia ekoizpenean, eta eraldaketa digitala; halaber, herrialde gakoetan posizionamendua hobetzea, hala nola Txinan, Europa erdialdean, Mexikon eta Estatu Batuetan.
Berrikuntzarako 3,5 milioi euroko aurrekontua
30 profesional baino gehiago I+G atalean lan egiten
Parte hartze aktiboa I+G arloko lankidetza proiektuetan. Egun, 20 proiektutan ari gara lanean
I+Gko 10 proiektu bezeroen parte hartzearekin
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.