SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Teknologiak / Tolestaketa
Etxetresna elektrikoen fabrikazioaren sektorea etengabe aldatzen ari den merkatua da, eta gero eta ekoizpen malguagoak behar ditu. Bere bezeroen eskaerei eta premiei erantzuteko, FAGOR ARRASATEk tolestaketa malguko sistemen berrikuntzaren eta garapenaren alde egin du.
2006an CNC tolesteko makinekin lan egiten hasi ginen, eta harrez gero FAGOR ARRASATEn aurrerapen garrantzitsuak lortu ditugu lerroen malgutasunari dagokionez. Gaur egun, gure tolesteko makinek tolestaketa simulatzeko eta erradioa automatikoki aldatzeko sistemak dituzte, eta matrizeen eta zapalgailuen aldaketa biltegi paraleloarekin, materialaren elastikotasuna berreskuratzeko zuzenketak automatikoki egiteko sistemak, eta angeluen neurketa eta ondorengo zuzenketa automatikoak.
Pantailen ezarpena da aurrerapen nabarmenetako bat, eta horrek hau ahalbidetzen du:
Era berean, 5 metroko tolesteko makina interpolatua garatu dugu. Makina horrekin profil gama zabala egin dezakegu, erreminten diseinuak profilaren edozein aldetara iristen uzten duelako, tolestean malgutasuna izanik. Zapalgailu serbokontrolatu bat ere badu, zeinarekin posizioa eta zapalketaren indarra zehatz kontrolatzen baita.
Berrikuntza horiek guztiek tolestaketaren sektoreko erreferenteetako bat bihurtzen dute FAGOR ARRASATE, eta tolesteko makina malgu interpolatuen sistemen garapenarekiko dugun sektorearen erakusgarri dira, etxetresna elektrikoen fabrikatzaileen merkatuak dituen erronkei aurre egiteko irtenbide diren heinean.
ARRASATEko katalogo korporatiboa (EN)
Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.