Aluminioa

Azken hamarkadetan, automobilgintzaren industrian gero eta garrantzi handiagoa eman zaio erresistentzia-pisua ratio handia duten materialak erabiltzeari. Testuinguru horretan, aluminioak gero eta garrantzi handiagoa hartu du eta espero da datozen urteetan material horren eskariak gora egingo duela. Metal aleatua sendo posizionatuta dago gaur eguneko erronka eta joeretarako erantzuna izateko. Testuinguru horretan, aluminikoaren erabilerak nabarmen egin du gora OEM nagusien artean. Bereziki, 6xxx eta 5xxx serieek egin dute gora, aluminioko aleazio batzuek altzairu gozo (low carbon steel) batzuek dutenaren antzeko erresistentzia dutelako beren pisua hiru aldiz txikiagoa izanik.

Halere, errealitatea da aluminioa ez da altzairua eta bere portaera eta konformagarritasuna ez dira altzairuarenak. Horrek ez du esan nahi aluminioa metal egokia ez denik; metal desberdina da, hori baino ez, eta, edozein metalek bezala, abantaila batzuk eta desabantaila batzuk ditu. Prozesatu aurretik bere portaera eta ezaugarriak ulertu behar dira; hori da gakoa.

Hauek dira aluminiozko piezak konformatzean kontuan hartu beharreko puntu nagusiak:

  • Altzairua baino zailagoa da hotzean estanpatzeko, konformagarritasun txikia duelako, enbutitzen zailagoa delako eta marruskadura handiagoa duelako.
  • Altzairuarekiko afinitatea (erremintak) eta gallingekiko (material itsaspenak), eta hori arazoa izan daiteke baldin eta erabiltzen diren lubrifikatzaileak egokiak ez badira.
  • Konformazioaren ondoren elastikotasuna berreskuratzeko ahalmen handiagoa dauka (springback).
  • Aleazio batzuen propietate mekanikoak ez dira egonkorrak eta denborarekin aldatu daitezke.

Aluminioaren berezitasun horiek direla eta, oso garrantzitsua da trokela egoki diseinatzea eta lan baldintzak zaintzea: lubrifikazioa, laneko presioak, etab.

Horrez gain, aluminioaren estanpazioan funtsezkoa den beste alderdi bat da materiala fabrikatzen denetik bere propietateetan izan ohi dituen aldaketak. Zehazki, aluminioko aleazio batzuk gogortu ohi dira modu naturalean edota deformazioz.


Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin