SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Markapean merkaturatua
Hasiera / Sektoreak / Etxetresna Elektrikoa
Munduko adituak gara etxetresna elektriko eta profesionalentzako piezak fabrikatzeko ekipamendu eta lineak diseinatzen, muntatzen eta prest jartzen, hala nola hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, sukaldeak, etxetresna elektriko txikiak, etab.
Horretarako, ARRASATEk hainbat teknologia txertatzen ditu, hala nola puntzonaketa, tolestaketa, profilaketa, soldadura, klintxatzea eta beste batzuk, dagozkion automatismoekin batera.
Diseinu prozesu optimizatua soluziorik lehiakorrena lortzeko:
ARRASATEn etxetresna elektriko eta profesionalentzako piezak fabrikatzeko lerro edo ekipamendu automatikoak eta malguak diseinatu, fabrikatu, muntatu eta instalatzen ditugu.
ARRASATEk hainbat teknologia integratzen ditu, hala nola puntzonaketa, tolestaketa, profilaketa, soldadura, klintxatzea eta beste batzuk, dagozkien automatismoekin batera.
AEBko etxetresna elektrikoen fabrikatzailerik handienak eskari bat esleitu zion ARRASATEri sukaldeko makinetarako piezak fabrikatzeko sistema automatiko bat hornitzeko.
Lerroak alboko panelak ekoitziko ditu, altzairu aurrez margotua, galvanizatua eta hotzean ijeztua erabiliz. Kanpoaldean doazen piezak direnez -A Motako pieza gisa sailkatuak- haien gainazala kontuz manipulatu behar da, bikain zainduta, kalterik edo markarik edukitzea ez baita onargarria. ARRASATEk fabrikazio automatikorako duen sistemak 12 segundotik behin pieza bat ekoitziko du, eta enbutizio, toleste eta puntzonatze eragiketak egiten ditu prozesu horretan. Sistemaren malgutasuna dela eta, modelo desberdinak fabrikatu ditzake.
BSH Home Appliances Corporationek ARRASATE hautatu zuen ontzi garbigailuen kanpoko ateen lerro baten proiektua garatzeko, Estatu Batuetan instalatzeko. Proiektua esleitzerakoan, Alemaniako fabrikatzaileak ARRASATEk duen soluzioaren abantaila teknologikoen alde egin zuen, izan ere, piezako 8 segundoko zikloa egiten baitu, eta egokitzapen automatikoko sistema bat eta tresneria azkar aldatzeko aukera eskaintzen ditu, osagai desberdinak lerro bakarrean fabrikatzea ahalbidetuta. Turkian eta Polonian duela gutxi egindako proiektuetan izandako esperientzia arrakastatsuaren ondoren gertatu da esleipena.
Vestfrostek gure lerroetako batekin hornitutako instalazio batzuk inauguratu zituen Csongraden (Hungaria). Lerroa erabat automatizatua eta oso malgua da, eta hozkailu komertzialetarako hainbat pieza egiten ditu. U formako tolestaketak egiteko bi estazio autonomo ere jarri ditugu, armairu hozkailuetarako Vestfrost munduko hozkailu komertzial eta ostalaritzako hozkailuen fabrikatzaile nagusietako bat da.
ARRASATEko katalogo korporatiboa (EN)
Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.