SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Commercialized as
Hasiera / Sektoreak / Etxetresnak /Mihiztatze Teknologiak
Sistema eta teknologia malguak dituzten makina bereziak eta mihiztatze lerro automatizatuak fabrikatzen ditugu, gure bezeroei soluzio espezializatu eta dibertsifikatuak emateko: soldatzeko, errematxatzeko eta klintxatzeko soluzio guztiak txertatu daitezke gure lerroetan.
Prozesuaren ahalik eta eraginkortasunik eta errendimendurik handiena lortzeko, hotzeko lotura sistemak ezarri daitezke gure lerro automatikoetan. Klintxatze prozedura bat txertatu dezakegu. Osagai gehigarririk gabeko txapa metaliko finak elkartzeko konformazio prozesu bat da, bi edo txapa gehiago elkarren artean katigatzeko tresna bereziak erabiltzen dituena. Pieza metalikoak azkar eta eraginkortasunez lotzeko modu iraunkorra da.
Soldadura da gure prozesuetan erabat txertatuta dugun teknologia bat. Erresistentzia bidezko soldadura, plasma bidezko soldadura, laser bidezko soldadura eta puntukako soldadura dira gure ekoizpen lerroetan erabiltzen ditugun metodoak. Gure sistema integratuak kontrolatzeko eta gainbegiratzeko ekipamenduak ekoizpen baldintza bikainak betetzen laguntzen die gure bezeroei.
Estankotasun eta perdoi maila altuko prozesu estatiko edo dinamikoen soluzioak eskaini ditzakegu perimetroak elkartu behar diren kasuetan, baita profil konplexuak dituzten perimetroak badira ere, eta horrekin ez da behar soldadura prozedurarik.
Puntukako soldadura tradizionalaren alternatiba bezala, hotzean lotzeko beste sistema batzuk txertatzen ditugu, hala nola errematxatzea eta torlojutzea. Prozesuaren zehaztapenak erabat pertsonalizatu daitezke bezeroaren beharren arabera.
Atzaparren txertaketa eta estanpazioa automatizatzeko lan zelulak txertatzen ditugu, fabrikazio prozesua optimizatzeko eta kalitatea eta ekoizpena handitzeko.
ARRASATEk puntzonatzeko, tolesteko, profilatzeko, soldatzeko eta klintxatzeko hainbat teknologia txertatzen ditu, eta beste batzuk ere, horiei dagozkien automatismoekin batera.
ARRASATEko katalogo korporatiboa (EN)
Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.