SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Sektoreak / Forja
Forja da ohi baino zailtasun, erresistentzia eta integritate handiagoa behar duten osagai metalikoen ekoizpenean lehenesten den prozesuetako bat. FAGOR ARRASATEn espezializatuta gaude prentsa eta transferra bateratzen dituzten forja sistemetan, zeintzuekin hotzeko, erdiberoko eta beroko forjarako instalazio azkarrak, sendoak eta fidagarriak lortzen diren.
Gure forja sistemek balio erantsi handia dute horretan esperientzia zabala dugulako, sistema horien garapenean eta fabrikazioan azken teknologia erabiltzen dugulako eta instalazio bakoitza erabat pertsonalizatu eta bezero bakoitzaren eskakizunetara egokitu daitekeelako. FAGOR ARRASATEn eragingailu nagusiaren tonajea, abiadura edo kurba naturala ez ezik egozpen sistemen indarrak, lan estazio bakoitzean jasatzen diren indar maximoak edo transferraren eta prentsaren arteko sinkronizazio egokia ere (gure Syncro softwarearen bitartez) egokitu ditzakegu, ekipoari ahalik ete etekinik handiena ateratzeko.
2005ean, FAGOR ARRASATEn Europako lehen serboprentsa garatu genuen, eta 2007an forjarako piezak egozteko lehen serbo sistema. Bi mugarri garrantzitsu horiei transfer elektronikoen fabrikatzaile gisa genuen ezagutza eta gure produktuak hobetzeko beti dugun gogoa gehituta, erreferente global bihurtu gara forjarako serbo prentsa transfer azkarren fabrikazioan.