Guri buruz

Munduko industria sektorerik zorrotzenak ekipo ondasunez hornitzen 60 urte baino gehiagoan aritu ondoren, FAGOR ARRASATEn berrikuntzara eta etengabeko hobekuntzara bideratuta garapenak egin ditugu, eta horri esker hauen diseinuko eta fabrikazioko teknologietan aitzindarietako bat bihurtu gara:

6.300 kN-tik 120.000 KN-ra arteko ahalmenak dituzten prentsa mekanikoak zein hidraulikoak eraikitzen ditugu. Era berean, bereziki prestatuta gaude estanpatze sistema osoak hornitzeko, prentsa ez ezik beharrezkoak diren periferiko guztiekin (elikadura lerroa, transferra, robotizazioa, trokelak, etab.), gure bezeroei giltza eskurako sistema integratuak eta egiaztatuak eskaintzeko.

2.650 mm-ra arteko zabalera eta 0,05 mm-tik 30 mm-ra arteko lodierak dituzgen duten bobinak prozesatzeko ebaketa lerroak. Bobinen pisuak 50.000 Kg-koak ere izan daitezke. Era berean, formatuak prozesatzeko ekipoak eraikitzen ditugu.

Hozkailu, garbigailu, ontzi garbigailu, sukalde, etxetresna elektriko txikietarako piezen manufakturan espezializatutako era guztietako makinak, lerroak eta ekipoak diseinatzen, instalatzen eta pres jartzen ditugu. Altzari metalikoetako, eraikuntzako, industria elektrikoko pieza berezietarako ere bai. Hori dena puntzonaketa, tolesketa, profilaketa, soldadura, clinch loturetako teknologia desberdinak eta dagozkien automatismoak bateratuz.

Mundu mailan, xafla metalikoa lantzeko produktu propioen katalogorik zabalena duen enpresa gara, eta horri esker merkatuan dauden soluziorik aurreratuenak, hoberen koordinatuak, efizienteenak eta lehiakorrenak integratu eta proposatu ditzakegu.

Gure bezeroen erronkak beraiekin partekatuta eta gureak balira bezala hartuta, FAGOR ARRASATEn gure instalazioen efizientzia, produktibitatea, malgutasuna eta fidagarritasuna areagotzearen alde egiten dugu, balio erantsirik handiena emanda, gero eta zorrotzagoa den merkatu baten premiak asetzeko.

Egitura eta antolaketa

Fagor Arrasate - 60 urte baino gehiagoko historia, 1957an sortua

60 urte baino gehiagoko historia, 1957an sortua

Fagor Arrasate - 900 profesional mundu osoan

900 profesional mundu osoan

Fagor Arrasate - 200 milioi euro baino gehiagoko negozio bolumena

200 milioi euro baino gehiagoko negozio bolumena

Fagor Arrasate - Presente 60 herrialde baino gehiagotan

Presente 60 herrialde baino gehiagotan

Fagor Arrasate - 6 ekoizpen eta muntaketa lantegi Europan, Asian eta Amerikan

6 ekoizpen eta muntaketa lantegi Europan, Asian eta Amerikan

Fagor Arrasate - Fakturazioaren %3 I+Dn inbertituta

Fakturazioaren %3 I+Dn inbertituta

Lehen mailako bezeroak

Great Wall, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
SAIC MOTOR, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
Electrolux, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
Whirlpool, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
Volkswagen, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
Haier, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
Gonvarri, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
Gestamp, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
BSH, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
Baosteel, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate
Arcelormittal, cliente de primer nivel de Fagor Arrasate

 

Talde handi baten parte

MONDRAGON Korporazioa, Europako industri korporazio handienetakoa, sortu zutenetako bat da FAGOR ARRASATE. MONDRAGON lankidetzan oinarritutako proiektu bat da, non pertsonak elkarlanean arituta beren esfortzuak eta lana batzen dituzten gauza handiak egiteko, emaitzak ugaritzeko eta urrutirago iristeko. Proiektu globala da, Euskal Herriko kulturan sakon errotuta eta nazioartean presentzia sendoa duena.

5 kontinenteetan banatuta dituen 266 enpresa eta taldea osatzen duten 80.000tik gora pertsona dira horren isla.

Antolaketan, MONDRAGONek lau arlo ditu: Finantzak, Industria (FAGOR ARRASATE arlo honetan dago), Banaketa eta Ezagutza.