FAGOR SMART-CONNECT

FAGOR ARRASATEn nahi dugu gure bezeroek euren instalazioen errendimendurik onena lortzea eta, horretarako, hainbat teknologia garatu ditugu, FAGOR SMART-CONECT kontzeptuaren barruan, prozesuen optimizaziorako, produktibitatea handitzeko, instalazioen urrutiko monitorizaziorako eta ekoizpenean kalitate hobekuntzak lortzeko.

FAGOR SMART-CONNECT kontzeptuaren helburuak dira, batetik, lantegiaren efizientzia operatiboa edo OEE (Overrall Equipment Efficiency) delakoa hobetzea, eta, bestetik, bezeroaren prozesua hobetzen laguntzea. Iot arloko (Internet of Things - Gauzen Interneta) teknologia aurreratuetan oinarritzen da sistema, eta teknologia horiek ahalbidetzen dute makinaren funtzionamenduko parametroak (esfortzuak, tenperaturak, olioaren kalitatea, etab.) online eskuratzea, monitorizatzea, aztertzea eta ondoren diagnostikatzea.

Gure laguntza teknikoko zerbitzua etengabeko alertan dago gure bezeroen kontsultei erantzuteko eta euren makinetan esku hartzeko dituzten beharren aurrean, horren barne dagoelarik makina kontrolatzeko urrutitik konektatzea. Era berean, aurrera egiten ari gara makinen portaeraren karakterizazioan, gure bezeroei osagai kritikoenen edota erabileraren araberako mantentze lan prediktiboak eskatzen dituzten osagaien mantentze lan prediktiboa eskaintzeko.

FAGOR SMART-CONNECT erabiltzearen onurak

Mantentze lan prebentiboak

OEEa (Overall Equipment Efficiency) eta makinaren erabilgarritasuna ere handitzeko asmoarekin, hainbat parometroren neurketak egiten dira, eta neurketa horiek erakusten dute makinaren eta bere osagaien bizi zikloari buruz iragar dezaketen joera.

Prozesuko datuen kontrola

Ekoizpeneko datuak denbora errealean aztertuta, arazoak aurrez detektatu daitezke eta langileek neurri zuzentzaileak inplementatu ditzakete makinak gelditzea saihesteko, baita akastun piezak egotea saihesteko ere.

Ekoizpeneko kontsumoaren murrizketa

Instalazio baten kontsumo balioak kontrolatzeak pieza bakoitzaren kostua ebaluatzea ahalbidetzen du, bai eta neurriak hartzea ere energia efizientzia hobetzeko.

Ezagutza sortzea

Instalazioaren datuak biltzeak makinaren portaera aurreikustea ahalbidetzen du, baita aldagai gurutzatuen eragina ebaluatzea ere, produktibitatea hobetu eta instalazioaren bizi erabilgarria luzatzeko xedez.

DATUAK

Orain arte monitorizatutako bezeroak, instalazioak eta aldagaiak.

 

14
Lantegi
19
Instalazio konektatuta
3.265
Neurri monitorizatuta

FAGOR SMART-CONNECT plataforma 3 elementuk osatzen dute:

FA-link Map

Makinaren edo instalazioaren informazio garrantzitsu guztia erakusten duen web interfazea da. Web interfazera edozein gailutatik (Tableta, PCa) sartu daiteke. Sistemak aukera ematen du makinaren, kontsumoen eta prozesuko datuen egoera monitorizatzeko. Era horretan, kudeatzaileek eta teknikariek une oro informazioa izan dezakete euren makinen egoeraz. Besteak beste, honako aplikazio hauetara sar daiteke:

Egoera monitorizazioa

FAGOR ARRASATEk zehaztutako mantentze lanetako adierazleetan oinarritutako zerbitzua. Adierazleetan nabigatu daiteke mantentze lana egin beharko litzatekeen osagaira iritsi arte.

Komunikazioen monitorizazioa

Makinak duen konexioa kudeatzeko zerbitzua, zeinaren bidez diagnostikatzen diren hardwarearen, softwarearen, komunikazioen eta konektatutako aktiboen zibersegurtasun neurrien egoera.

Txostenak

Bezeroak aukera du hilero txosten bat posta elektronikoz jasotzeko edo FALINK-MAP aplikaziotik edozein unetan inprimatzeko. Txosten horretan instalazioaren egoerari buruzko informazioa ematen da, eta, horrela, hurrengo egin beharreko mantentze lanak zeintzuk izango diren zehaztu ahal izango ditu.

Energia monitorizazioa

Zerbitzu horren bitartez ahalbidetzen da linearen kontsumoa zenbatekoa den ikustea, bai denboraren arabera, bai ekoitzitako piezaren arabera. Helburua da bezeroaren negozio ereduaren lehiakortasuna hobetzea, ekoizpenean erabilitako baliabideak (elektrizitatea, airea eta ura, batez ere) ahalik eta txikienak izan daitezen.

Prozesu monitorizazioa

FAGOR ARRASATEren makinen fabrikazio prozesuen monitorizazioa egiteko zerbitzua, helburua delarik ekoitzitako produktuaren kalitatea bermatuko duen prozesu leiho egonkorrena identifikatzea. Instalazioaren arabera, badira ad-hoc landutako soluzioak konformazio, ebaketa, tolestaketa eta profilaketa prozesuetarako, besteak beste.

Ekitaldien kudeaketa

Euren kudeaketa (planifikazioa, beharrezkoak diren ordezko piezen kudeaketa, erregistroa…) hobetzeko mantentze lan prebentiboko ekintzen kudeaketa zerbitzua.

Ordezko piezen kudeatzailea

Makina bakoitzerako behar diren ordezko pieza komertzialak edota neurrira egindakoak erosteko kanal digitaren zerbitzua, makinan piezen identifikazioa erraztuz kontsulta eta eskaera prozesua hobetzeko.

Dokumentu kudeatzailea

Makinaren dokumentazio guztia erabilgarri dago formatu digitalean, eta mantentze lanetako taldeek eskuragarri dituzte laguntzeko formatu digital berriak, hala nola laguntzeko bideoak, laguntzaile adimendunak, etab.

SMART CONNECT plataformak eskaini ahal izateko lehendabizi ezinbestekoa da makinari adimena ematea. Hainbat CPSren (Ciber Phisical systems) bitartez makinaren funtzionamendurako beharrezkoa den informazio kritikoa atzitzen da, hala nola funtzionamenduko datuak, esfortzuak, momentuak, kontsumoak, bibrazioak, etab. Informazio hori prozesatu egiten da, eta aldibaterako tokiko gordailu batean gorde, geroago bezeroari nahiz FAGOR ARRASATEri bidali ahal izateko.

Smart Machine makina adimendunaren barruan honako programa hauek eskaintzen dira makinaren funtzionamendua eta efizientzia optimizatzeko:

Visualización de cargas descentradas

VISUAL STAMP: prentsan egindako esfortzuen kontrol sistema

Software erreminta bat da, bezeroari ahalbidetzen diona FAGOR ARRASATE prentsaren estanpazio edota mozketa prozesuaren monitorizazioa, kontrola eta diagnostikoa egitea. Sistema horrek ahalbidetzen du bermatzea prensa baldintza zuzenetan ari dela lanean, baita identifikatzea ere ea zuzenak ez diren indarren grafikoen arrazoia zein den: ea prentsaren edo trokelaren doiketa akatsa ote den. Analisia denbora errealean egiten da prentsaren kontrolean txertatutako sistema ziber-fisiko autonomo baten bitartez.


SYNCRO: Ekoizpena optimizatzeko sistema

Giltza eskura gisako soluzio ahaltsu honekin kalkulatu daiteke, modelo birtual batean, prentsaren eta transferraren ibildide optimoak eta abiadura egokiak; gainera, ziklo osoa ere simula daiteke, eta balizko interferentziak txekeatu.

Simulación Off-Line del ciclo y cheque de posibles interferencias

Makina bakoitzaren datuak Data Center batera edo CLOUD azpiegitura batera igortzen dira era seguruan, eta horietan informazioaren azterketa aurreratua egiten da.

Segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuta daude FAGOR ARRASATEk dituen punta-puntako enkriptazio eta firewall sistemen bitartez. FAGOR ARRASATEn beti zibersegurtasuneko teknika aurreratuenak eta berme teknologikokoak darabiltzagu informazio bildu, tratatu eta transmititzeko orduan.

Datu truke zuzena bermatzeko, kontuan hartu dira gure fabrikazio prozesuetako parte hartzaile guztiak: hasi prentsatik eta txertatuko sentsoreetara, jarraitu fidagarritasunarekin eta kontrol sistemen eta sistema ziberfisikoen elkarteragingarritasunarekin.

FAGOR ARRASATE Smart Infrastructure

Era berean, kontuan hartu dira datu motekin eta horien jatorriarekin lotutako bolumen handiak eta aniztasuna kudeatzeko dauden alternatiba desberdinak, izan ere, ekoizpen makinen gero eta konplexutasun handiagoaren ondorioz, bezeroari bidali aurretik tratamendu eta prozesatu beharra izaten baitituzte.

Komunikazioen eta biltegiratzeen artean datuen segurtasun babesteko, FAGOR ARRASATEk bere sistema garatu du, zeinak bezeroari bermatzen dion informazioa era guztiz konfidentzialean erabiliko duela.


Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin