Gure balioak

Bisioa

FAGOR ARRASATEn proiektu sozioenpresarial berritzailea eta partekatua garatu nahi dugu, gure pertsonen gaitasunak eta haiek egiten dakitena oinarri hartuta eta bezeroen eskakizunekiko eta espektatibekiko dugun konpromisotik abiatuta, materialak deformazio bidez mozteko eta konformatzeko makinen diseinuan eta fabrikazioan munduan erreferentziako enpresa gisa dugun posizioa indartzeko.

Gure helburuak

  • Deformaziorako makinen alorrean ditugun negozio nagusietara zuzentzea, egungo jarduerak indartzeko eta bezero berriak eta merkatu geografiko eta produktu berriak garatzeko.
  • Balio erantsi handiagoko produktu eta merkatuen segmentuetara joz aurrera egitea, gure bezeroentzat balio proposamen indartsuagoa eskainiz, bereziki fidagarritasunari eta erosketa esperientziari dagokienez (konfiantza, epea, zerbitzua, etab.).
  • Mundu mailako hornitzaile sendo bihurtzea, eta balio kate osoan egiten ditugun jarduerak gero eta gehiago nazioartera zabalduz munduko edozein aldetan ditugun xede bezeroen eskaerei erantzuten dakien hornitzailea izatea.
  • Kudeaketarako ditugun jardunbideak garatzea eremu guztietan, kooperatibaren negozio guztien arteko sinergiei ahalik eta etekinik handiena aterata.
  • FAGOR ARRASATEren proiektu sozioenpresarial kooperatiboa bultzatzea dimentsio humanoan eta ekonomikoan.
  • Negozioen asmoak batzen eta aberasten dituen proiektu bakar moduan sendotzea.
Nuestros valores

Balioak

MONDRAGON Korporazioaren kide sortzailea den heinean, FAGOR ARRASATEn Oinarrizko Printzipio Kooperatiboetan bermatzen ditugu gure balioak. Kooperatibek sei bosturteko baino gehiagotan egindako bidean landutako ideia sorta bat biltzen dituzte printzipio horiek, eta MONDRAGON Korporazioak egindako lehen Kongresu Kooperatiboan onartu ziren, 1987ko urrian.

Hauek dira gure izaera definitzen saiatzeko eta kohesioa sustatu eta kudeaketa filosofia berezia garatuko duen nortasuna sortzeko erabiltzen ditugun balioak:

  • Lankidetza: Enpresako langileak jabeak eta protagonistak gara FAGOR ARRASATEren jarduera eremu guztietan.
  • Berrikuntza: Berrikuntza bilatzen dugu etengabe, gure jarduera eremu guztietan.
  • Parte hartzea: Erakundea osatzen dugun guztion eskubidea eta konpromisoa da kudeaketan parte hartzea eta kudeaketarekin konprometituta egotea.
  • Erantzukizun Soziala: FAGOR ARRASATE aberastasunaren banaketa solidarioarekin konprometituta dago, eta hurbilen duen inguruneari eragiten dio modu nabarmenean, haren hobekuntzarekin eta garapenarekin solidarioak sentitzen baikara.
Nuestros valores