SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Guri buruz / Kudeaketa politika
FAGOR ARRASATE KOOP. E.ko Zuzendaritzak badaki ze garrantzitsua den sozialki modu arduratsu eta iraunkorrean enpresaren aktibitateak bat egitea produktu eta zerbitzuen kalitate, ingurumenaren babes eta lan-arriskuen prebentzio eta informazioaren segurtasunarekin. Horregatik, gestiorako printzipio hauek jartzen ditu lantegi guztietan aplikagarri:
Kudeaketa Sistemaren Eskuliburuko 9. atalean, bertan aurkezten da Jokabide-kodea, iraunkortasuna eta erantzukizun soziala gure portaeretan txertatzea sustatzeko balio duena. Jokabide Kodea
Gure estrategia korporatiboaren barruan, gestioaren efizientzia hobetzea garatu beharreko lerro estrategikoa da, eta horretarako ezinbestekoa da informazio sistemak modu eraginkorrean erabiltzea. Informazio sistemen erabilera eta bereziki informazioa modu partekatuan erabiltzea erronka handiak dira informazio horren segurtasunari dagokionez.
Informazioaren segurtasuna modu egokian kudeatzeko, giza baliabideak, elementu tekniko eta materialak eta antolaketa mailako baliabideak daude. Eta gainera, segurtasun neurriak artikulatzen dira mehatxuak izateko aukerak murrizteko eta segurtasun intzidenteak garaiz detektatu eta konpontzeko, esku artean dugun informazioa edo ematen ari garen zerbitzua ez kaltetzeko eta irtenbide azkarra emateko.
Informazioaren segurtasunerako jarraibide hauek, entitateak duen informazio konfidentzialtasuna, integritatea eta disponibilitatea zaintzeko dira.
Hizkuntza aniztasunaren kudeaketaren helburuak hauek dira:
Hizkuntza politika honetako hiru arlo nagusietan helburu orokor hauek jarraituko dira:
Euskararen normalizazioa bermatzeko, erreferentea Bikain ebaluazioa izango da.
2019an, Fagor Arrasate S. Coop. Berdintasun Planari heldu zion, erakundeko genero-berdintasunari buruzko aurretiazko diagnostiko batean oinarrituta. Langileen parte-hartzearekin eta berdintasun-batzorde bat eratuta jorratu zen proiektua.
Berdintasun plana
Jasangarritasun Txostena edo EINF MEMORIA (Informazio ez-finantzarioaren egoeraren memoria) Fagor Arrasaterentzat ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunerako inpaktu esanguratsuenak (Gai materialak) azaltzen dituen dokumentua da. Inpaktu horiek gure hausnarketa estrategikoan identifikatuta daude.
Bertan, estrategia eta ekonomia jasangarrirako konpromisoa batzen dira, eta, gainera, konpainiaren emaitzak erakusten dituzten adierazleak jasotzen dira.
Jasangarritasun Txostena