SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Guri buruz / Gure instalazioak
FAGOR ARRASATEn azken belaunaldiko teknologia duten ekoizpen eta zerbitzuko instalazioak ditugu Europan, Amerikan eta Asian, eta instalazio horiek bezeroen premia zorrotzei eraginkortasunez erantzuten diete azkartasunagatik, fidagarritasunagatik eta lehiakortasunagatik bereizten den zerbitzu profesional baten bitartez. Funtsezkotzat jotzen dugu gure bezeroengandik hurbil egotea, egiten diguten edozein eskaerari ahalik eta azkarren erantzungo diegula bermatzeko.
Egoitza nagusia Arrasate-Mondragoneko San Andres auzoan dago.
Leku horretan beran eratu zen FAGOR ARRASATE 1957an, eta hemen dago enpresaren egoitza nagusia eta bere ekoizpen instalazio nagusia.
Lantegiaren guztirako azalera 11.000 m2 baino gehiagokoa da, eta bertan ditugu 300 tona arteko garabiak eta muntaketako hainbat hobi, horietako bat 6 metroko sakonera eta luzera ere dituelarik. Azalera horretan dago hiru lantegi daude: bat pieza handien mekanizaziorako eta ahalmen handiko prentsa mekanikoen muntaketarako; beste bat sistema berezien eta mozketa lerroen fabrikaziorako; eta hirugarrena pieza metalikoak prozesatzeko lerro eta ekipoen fabrikaziorako.
San Andres Auz., 20, 20500, Arrasate
+34 943 71 99 99
Nola heldu?
Fagor Arrasate Service Technology (FAST) ere Arrasate-Mondragonen dago. FAGOR ARRASATEren “zerbitzu” dibisioa da.
FASTen jardueretako bat da ordezko piezen, konponketen, mantentze lan prebentiboak eta prentsa mekanikoen eta hidraulikoen retrofitting proiektuen zerbituzak ematea Automobilgintzaren sektoreko bezeroei.
Nafarroa Etorbidea 31, 20500, Arrasate
+34 943 71 20 30
Markinako lantegiak 6.000 m2 ditu eta tamaina ertain eta handiko prentsen diseinuan eta fabrikazioan dihardu, batez ere TIER 1 segmentuan ditugun bezeroentzat.
Bº Alza s/n , 48270, Etxebarri
+34 946 16 74 00
2.500 m2-ko lantegia, prentsa hidraulikoen fabrikazioan diharduena. Horrelako prentsek behar dituzten prozesu guztiak egiten uzten duten nabeak, garabiak, mandrinatzeko makinak, tornuak eta fresatzeko makinak ditu.
Poligono Industrial Ugaldeguren II, P9 IV, 48170, Zamudio
+34 944 52 38 08
Xafla metalikoak mozteko eta prozesatzeko lerroen diseinuan espezializatutako bulego teknikoa dago Donostian.
Errekalde Etorbidea, 59 , 20018, Donostia-San Sebastian
+34 943 37 60 12
FAGOR ARRASATE DEUTSCHLAND GmbH-k bulegoen eraikin bat eta muntaketako lantegi bat dauzka, 500 m2-ko azalera batean, eta muntaketan, programazioan eta proiektuen kudeaketan espezializatutako langile propioekin. Lantegiak DACH eskualdeko bezeroei erantzuten die zuzenean, bezero horiei beren produktibitatea eta errentagarritasuna areagotzen ahalbidetuta, zerbitzu hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa emanez.
Daimlerstr. 13, 91161, Hilpoltstein
+49 9174 7838754
FATK-k bulego-eraikin moderno bat eta 400 m2-ko 15 tonako garabia duen muntaketa-planta bat ditu, salmentetan, ingeniaritzan, muntaian, programazioan, saldu osteko zerbitzuan eta proiektuen kudeaketan espezializatutako langile propioekin. Lantegiak zuzenean artatzen ditu Turkiako bezeroak, zeintzuek produktibitatea eta errentagarritasuna handitzen ikusten dituzte, beraien beharretara egokitutako sooluzio pertsonalizatuari eta gertuko zerbitzuari esker.
Gölcük, Yaylacık, 41140 Başiskele/Kocaeli, Turkia
+90 262 606 05 50
Queretaroko instalazioek bulego eraikin moderno bat dauka, eta 500 m2-ko muntaketa lantegi bat, piezen eta egituren konponketa lanetarako tonaje handiko garabi bat hartzeko modukoa.
Av. Industria Automotriz 23 Lote 2 Mz 2 Parque Industrial PYME, 76971, Huimilpan, Querétaro
+52 442 253 1212
FAGOR ARRASATEren zerbitzu lantegia berria Portage, IN dago kokatuta. Proiektu honen helburua da salmenta osteko zerbitzuak, ingeniaritzakoak eta ordezko piezenak indartzea Estatu Batuetan, bai eta hain merkatu garrantzitsuan ditugun bezeroekin harreman estuago izatea ere. Instalazioek bulegoak izango dituzte, gaur egun Willowbrooken, Illinoisen, ditugun bulegoetako egitura komertziala eta zerbitzuakoa osatzeko.
6340 Ameriplex Drive, Suite 110, Diversey Building, Portage, IN 46368
+1 630 920-0422
Rio Claron dagoen lantegia 2012an eraiki zen, xafla metalikozko piezak neurrira moldekatzeko, ekoizteko eta mihiztatzeko eskarei erantzuteko, gero eta gehiago baitziren, eta 5 postuko prentsa hidrauliko bat eta 400 tonako ahalmena duten prentsa mekaniko batzuk ditu.
MOSS aliantzaren jabegokoa da lantegia, eta FAGOR ARRASATE aliantza horretako bazkidea da.
Avenida 1 IE, 295 – Distrito Industrial, 13500, Rio Claro
Asiako merkatuko egoitza nagusia da Fagor Metalforming Machine Tool (Kunshan) Co., Ltd., eta Kunshan hirian dago, Jiangsu probintzian. Han daude Asiara bideratutako ekoizpen baliabideak eta finantzetan, erosketetan, giza baliabideetan, kalitatean eta beste arlo batzuetan diharduten lantalde orokorrak ere bai. Lantegia 20.580 m2-ko lursail batean dago, non 6.500 m2-ko azalera eraikita dagoen.
Egoitza nagusiak 5,589 m2-ko ekoizpen lantegi bat dauka, eta lantegi horren barruan daude 3 muntaketa nabe, 81na m luze eta 23na m zabal direnak, eta 25 metro luze, 10 m zabal eta 6 m sakon den eta 150 tona altxatzeko ahalmena duen muntaketa hobi bat. Era berean, lantegiak ordezko piezen, konponketen, mantentze lan prebentiboen eta FAGOR ARRASATEren negozioetako retrofitting proiektuen zerbitzuak ematen ditu.
No.2,Chuangfu Road, Qiandeng town , Jiangsu Province, China 215341
+86 512 55155799
FAGOR ARRASATEk Beijingen duen ordezkaritza komertziala 2008ko maiatzean ezarri zen Beijingen. Enpresak batez ere salmentak sustatzen eta aholkularitza zerbitzuak ematen dihardu burdinaren, altzairuaren eta metal ez ferrosoen ebaketarako, akaberetarako eta prozesamendurako lerroen negoziorako. “Inoiz baino hurbilago” lema duen negozioko filosofiak gidatuta, gure helburua da gure bezeroei kalitateko zerbitzuak ematea eta gu guztiontzat etorkizun hobea sortzea.
Room 1323, Gaolan Building, No.32 Liangmaqiao Road, , Beijing, China 100016
+86 10 64609659
FAGOR ARRASATEk Shanghain duen ordezkaritza komertziala Huangpuko Eremuan dago, munduko eremurik energikoenetako batean, alegia. FAGOR ARRASATEk Txinan duen leiho gisa, Shanghaiko ordezkaritza bulegoak FAGOR markako estanpazio eta zizailatze ekipo aurreratuak sustatzen dihardu, Txinako automobilgintzako industrietan. Esaterako, kadentzia handiko prentsa lerroak, ebaketa lerroak, transfer prentsak, prentsa progresiboak, probako prentsak, etab. sustatzen ditu, OEMetan, Tier1 eta Tier2etan ere bai.
Room F2, 14th Floor, No.618 Yanan East Road, Huangpu District, Shanghai
+86 021-63410729
Gehiago irakurriDENA ONARTU