SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Sektoreak / Trokelgileak
FAGOR ARRASATEn trokelak egokitzeko eta prest jartzeko prentsak hornitu dutugu eta hornitzen jarraitzen dugu automobilgintzaren munduan. Horrez gain, trokel txikiak diseinatzera eta fabrikatzera zuzendutako departamentu bat daukagu, makina berezietan erabiltzeko, esaterako etxetresna elektrikoen eta antzekoen gorputzak fabrikatzeko ekipoetan erabiltzeko. Trokelgintzako departamentu honetan, duela 15 urte erabaki zen lehen trokel oszilatzailea diseinatzea blanking instalazioetan sartzeko, eta gaur egun harrotasunez esan dezakegu trokel oszilatzaileen fabrikatzaile nagusiak garela munduan.
FAGOR ARRASATEn trokelgileen munduari laguntzen diogu egokitzapenetarako prentsa hidraulikoekin (tonaje txikia baina errepikakortasun handia duten prentsak), proba hidraulikoetako prentsekin, ohiko prentsa mekanikoekin eta serbo prentsa mekanikoekin, bai eta serie txikiak doitzeko eta ekoitzeko diren prentsekin ere. Gainera, trokelgilearen premietara egokitzen gara eta gure produktua haren premietara bideratzen ditugu.