SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Zerbitzuak
Zerbitzu lantegiak ditugu Espainian, Alemanian, Estatu Batuetan, Txinan, Mexikon eta Turkian, oso espezializatutako pertsona talde propio batekin, zeina munduko edozein lekutan hedatu baitaiteke, edozein gertakari konpontzeko, ahalik eta azkarren eta efikaziarik handienarekin.
Gainera, tokiko hornitzaileen sare bat daukagu munduan zehar, eta horiek prestatzen ditugu eta gure ekipamenduei buruzko ezagutza espezifikoa ematen diegu, kalitatearen estandarrik zorrotzenak betetzeko.
Ezagutu gure instalazioak
Gure konpromisoa da zerbitzu aditua, hurbila eta zuzenekoa eskaintzea, proiektu bat definitzeko hasierako faseetatik eta bizi ziklo osoan zehar. FAGOR ARRASATEn geuretzat hartzen ditugu gure bezeroen erronkak eta desafioak, eta, horregatik, lagundu egin nahi diegu euren arrakastan.
Gure tokiko ezarpenetan talentu autoktonoa sartzen dugu, tokiko hizkuntza, kultura eta idiosinkrasia integratzeko, gure bezeroek bezala hitz egin, pentsatu eta jarduten duen partnerra izateko.
Burokraziarik gabe. Zerbait gertatu zaizu? Deitu eta zuzenean erantzungo dizugu.
Nire ustez, FAGOR ARRASATEtik jasotako aholkularitza oso ona da Europatik, LTZ bidez ematen baitzaigu, eta baita Querétaroko instalazioetatik ere, edozein unetan 24 orduz laguntza garrantzitsua ematen digun talde bat baitugu.
Gonvarrik eta FAGOR ARRASATEk elkarrekin arrakasta izan duten proiektuen historia luzea dute. Bi konpainiek ikuspegi bera dugu Laser Blankingen ahalmenari dagokionez, eta elkarrekin baliatu dugu garapen honetan jarduteko aukera.
FAGOR ARRASATEren ikuspegi ez burokratikoa bikaina da, eta oso komenigarri guretzako. Normalean , sor daitekeen edozein arazo telefonoz erraz konpon dezakegu. Jende guztia oso lagunkoia da, eta hori oso ona da guretzat artisau-enpresa handi gisa, nahiago baitugu telefonoa hartu joan-etorriko 5.000 email bidali baino. Informazioa
FAGOR ARRASATEren ikuspegi ez burokratikoa bikaina da, eta oso komenigarri guretzako. Normalean , sor daitekeen edozein arazo telefonoz erraz konpon dezakegu. Jende guztia oso lagunkoia da, eta hori oso ona da guretzat artisau-enpresa handi gisa, nahiago baitugu telefonoa hartu joan-etorriko 5.000 email bidali baino.
FAGOR ARRASATErekin beti oso ondo ulertu dut neure burua, Susiderrek behar zuena jaso dugu. Lautagailu berriaren kalitateari esker, lehen ezin genituen merkatu berrietan sartu gara.
Aparteko eskaerarik ez zen bete gabe gelditu, akordio guztiak bete zituzten inolako salbuespenik gabe, proiektua eta bere gauzatzea xehetasun handiarekin planifikatu zituzten, eta egunero bete zuten daten plangintza.