CIE Automotive

20 urte baino gehiago elkarrekin, zerbitzu hurbil eta profesional bati esker

ELKARRIZKETA

José Luis Castelo, Mexikoko CIE Automotiveko Stamping zuzendaria 

CIEk eta Fagor Arrasatek elkarrekin lan egin dute 1995etik, 20 instalazio baino gehiagotan. Nola baloratzen duzu urte hauetako harremana?

Guk Fagor Arrasaterekin dugun harremana 20 urte baino gehiagokoa da. Europako dibisioan lan egin dugu, eta, ondoren, Mexikoko izendapenarekin, Amerikako dibisioan garatu ahal izan dugu./p>

Zein da Fagor Arrasaterekin duzun harremanaren alderdirik baloratuena?

Bezero-hornitzaile harreman ona dugu, eta hori biontzat onuragarria izan dela uste dut. Hurbilketa da balio erantsi oso garrantzitsu bat. CIEren eta Fagorren artean harreman oso ona badugu, harreman profesionala eta pertsonala da, eta hori garrantzitsua dela uste dut.

Zeintzuk dira zure behar nagusiak?

Ekoizpenerako daukagun premia nagusia OEE (Ekipoen Eraginkortasun Orokorra) da, oso garrantzitsua baita. Eraginkortasun maximora iritsi behar dugu lehiakideekin lehiakorrak izateko; eta kalitatearen gaia.

Herrialdeak Mexiko

Zerbitzuak Asistentzia aurreratua

OEMek CIEren lantegiak bisitatzen dituztenean, zer iruditzen zaizkie Fagor Arrasateren makinak?

Fagorrek prentsa-fabrikatzaile handien nitxo horretara igotzen jakin du. Bestalde, etorri diren bezero guztiek makinak eta horien funtzionamendua baloratu dituzte, eta, batez ere, gure instalazioetan ezarri dugun layout-a.

Zerk bultzatu zintuen Fagor Arrasateren alde egitera?

Merkatu honetan, garrantzitsuena makinek eman diezaguketen kalitatea da. Eta oso garrantzitsua da prezioei buruz hitz egiten dugunean prezio-kalitate erlazioa baloratzea.

Zer osagai egiten dira Fagor Arrasateren instalazioarekin?

Funtsean, prozesu transfer eta progresiboan dauden egiturazko piezak dira. Eta Batteryren zatiketarako transfer prozesuak ere baditugu.

Teknologia hori gorantz doa, hasieran altzairua zen, eta azkenaldian aluminio asko sartzen ari gara.

Zein da zure iritzia jasotako aholkularitza eta arretari buruz eta Mexikon Service lantegi bat irekitzeari buruz?

Europatik oso aholkularitza ona jasotzen dugu, SAT bidez ematen zaiguna, baita Querétaroko instalazioetatik ere, non edozein unetan 24 orduz laguntza garrantzitsua ematen digun talde bat dugun.


Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin