SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Teknologiak / Automatizazioak
FAGOR ARRASATEren prentsek eta ebaketa lerroek automatizazio eta software aurreratua dauzkate, zeintzuekin goi mailako prestazioak eta produktibitatea bermatzen baitituzte. Horregatik, automatizazio prozesuak, prentsa eta mozketa sistema ez ezik beste osagai mekaniko eta elektroniko batzuk inplikatzen ditu, hala nola transfer elektronikoa, kargagailuak, shuttleak, feederrak, edo robotak, eta kontrol edo simulazio softwarea. Elementu horien guztien diseinu optimizatuak bermatzen du prozesua erabat sinkronizatuta egotea eta, ondorioz, sistemaren produktibitatea eta instalazio osoaren efizientzia hobea izatea.
Munduko industri sektorerik zorrotzenak ekipo ondasunez hornitzen eskuratu dugun esperientziari eta ezagutzari esker, FAGOR ARRASATEn gure instalazioetako prozesua eta osagaiak optimizatzeko automatizaziorik egokiena eskaintzen dugu.
Hauek dira gure automatizazioen abantailetako batzuk:
Gehiago irakurriDENA ONARTU