Pribatutasun politika

Dokumentu honek arautzen du erabiltzaileek, bisitariek eta FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuetan interesa duten pertsonen datu pertsonalen tratamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean, 2016ko apirilaren 27koan, xedatutakoaren arabera.

Honako Pribatutasun Politika honen xedea da jakinaraztea zein den izaera pertsonaleko datuak bildu, tratatu eta babesteko modua, FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k tratatzen dituen datu pertsonalen jabeek era aske eta borondatezkoan erabaki dezaten horretarako prestatutako inprimakiak betez euren datu pertsonalak eman nahi dituzten ala ez.

Era berean, Pribatutasun Politikak iraganean pertsonak webguneaz besteko beste bideren batetik emandako datu pertsonalen tratamendua arautzen du edo etorkizunean eman ditzakeenak Politika honen arabera, betiere datuak emateko unean berariaz onartutakoaren aurkakoa ez den neurrian, onartutako hori beti errespetatuko baita.

Webgune honetan sartu eta bera erabiltzeak esan nahi du bisitariek guztiz onartzen dutela Politika eta, horrenbestez, horiek behartuta daude Pribatutasun Politika honetan jasotako terminoak eta baldintzak betetzera. Honako Politika hau aldatu ahal izango da ostean ateratako arauak edo ebazpen jurisprudentzialak betetzeko zein FAGOR ARRASATE, KOOP. E.ren negozio beharren arabera.

Webgune honetan erabiltzaile guztien datu pertsonalak errespetatu eta zaintzen dira. Erabiltzaile zaren neurrian, jakizu zure eskubide guztiak bermatuta daudela.

Webgunean agertzen diren eskainitako zerbitzuetako bakoitzean berariazko informazio klausula bat aurkituko duzu, dagokion zerbitzua gauzatzeko eskatzen zaizkizun datu pertsonalen tratamenduari buruz.

TRATAMENDU ARDURADUNAREN IDENTIFIKAZIOA ETA DATUAK

FAGOR ARRASATE, KOOP. E. fabrikatzailea da, eta honako hauek diseinatu, fabrikatu eta hornitzen ditu: Prentsak eta Estanpazio Sistemak, Metalak eta Konpositeak Konformatzeko Soluzioak, Txapak Ebakitzeko eta Prozesatzeko Lerroak eta Metalezko Pieza konplexuak Fabrikatzeko instalazio osoak.<0}

Hainbat bide dituzu FAGOR ARRASATE, KOOP. E.rekin harremanetan jartzeko, datu tratamenduaren arduraduna den heinean:

  • aurrez aurre edo posta bidez: FAGOR ARRASATE, KOOP. E. San Andres auzoa z.g., 18 20500 posta kutxa, Arrasate (Gipuzkoa).
  • Posta elektroniko bidez: [email protected]
  • Telefono bidez: 943 71 99 99
  • IFZ: F20020574
  • Tratamendu arduradunaren posta elektronikoa: [email protected]
  • Datuen Babesaren Ordezkaria: [email protected]

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA ETA HORIEN ERABILERA XEDEAK

FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k eskatutako datu pertsonalak honako xede hauetarako erabiltzen ditu:

  • Jakinarazpen komertzialak igortzeko
  • Interesatuek webgunean edo bestelako komunikazio kanaletan dituzten guneen bitartez adierazitako informazio eskaerak eta zalantzak edo galderak izapidetu eta erantzuteko.
  • Web orrien estatistikak kudeatzeko, Geogle Analytics erabilita.
  • Antolatutako ekitaldi eta azoketarako gonbidapenak kudeatzeko.
  • Bezero izan daitezkeenen informazioa kudeatzeko proiektuak zehaztu eta planifikatzeko.
  • Bezero eta hornitzaileekiko kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko
  • Eraikinera sartzen diren kanpoko pertsonen bisita liburua kudeatzeko
  • FAGOR ARRASATE, KOOP. E.ren instalazioetarako sarbideen segurtasun fisikoa kudeatzeko.
  • Informazio pertsonala kudeatzeko hutsik dauden lanpostuetako deialdiei dagokienean.
  • Informazio pertsonala kudeatzeko Kontseilu Errektoreko kideei eta euren jardunaren kudeaketari dagokienean.
  • Informazio pertsonala kudeatzeko Kontseilu Sozialeko kideei eta euren jardunaren kudeaketari dagokienez
  • Interesatuen eskubideen erabilera kudeatu eta izapidetzeko


DATUEN JATORRIA

Eskatutako datu pertsonalak zuzenean interesatuak berak edo datuen titularrak edo bere legezko ordezkariak edo berariaz berak baimendutakoak emandakoak dira, eta baita FAGOR ARRASATE TALDEArekin araututako datuen lagapenetik datozenak ere.

 

EMANDAKO DATUEN ZUZENTASUNA ETA EGIAZKOTASUNA

FAGOR ARRASATE, KOOP. E.ko produktuen eta zerbitzuen pertsona erabiltzeek bermatu eta ziurtatzen dute, edonola ere, emandako datu pertsonalak zuzenak, eguneratuak eta egiazkoak direla, eta konpromisoa hartzen dute behar denean datuak eguneratzeko.

GORDETZEA

Emandako datu pertsonalak behar direnen arte gordeko dira, jasotze uneko xedeak bete ahal izateko pertsona interesatuak erakundearekin duen harremanari edo loturari eusteko helburuarekin eta pertsona interesatuak bere datuak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean. Datuak gorde egingo dira, halaber, FAGOR ARRASATE, KOOP. E.ri legez eska dakizkiokeen betebeharrak betetzeko legezko epeak agortu bitartean.

LEGITIMAZIOA. DATUAK ERABILTZEKO LEGEZKO AGIRI GAITZAILEA

Datuen tratamendurako gaikuntza Datuen Babeseko Europako Erregelamendu Orokorreko 6. eta 9. artikuluetan jasotakoen arabera egingo da eta datuen titularrari informazioa emango zaio zerbitzu bakoitzean erabiliko diren zilegitasun agirien inguruan. Agiriak hauek izan daitezke: titularrari baimena eskatzea, harreman juridiko bat gauzatzea non pertsona partaide den, legezko betebehar bat betetzea edo FAGOR ARRASATE, KOOP. E.ren interes legitimoa.

HARTZAILEAK, TRANSFERENTZIAK ETA LAGAPENAK

Datu pertsonalen tratamenduak irauten duen bitartean, FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k tratamendu jardueren Erregistroan identifikatutako zenbait tratamendutako datuen lagapena egingo du, aurrez baimena eskatu behar bazaio ere dagokion pertsonari. Gainera, jakinarazi egingo zaio baimena ez emateak zer ondorio izan dezakeen eta, zehazki, dena delako produktu edota zerbitzua eskaintzeko ezintasuna.

FAGOR ARRASATE, KOOP. E.ren produktuak edota zerbitzuak emateko beharrezkoa izan daiteke  tratamendu arduradun gisa diharduten eta zerbitzu informatikoak eskaintzen dituzten enpresei komunikazioak igortzea. Aipatu enpresak konfidentzialtasun eta segurtasun baldintzapean daude datu tratamenduekiko eta euren kokapena Europar Batasunetik kanpo egon daiteke, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko Privacy Shield edo Pribatutasun Ezkutua izeneko akordioaren babespean. Informazioa hemen: https://www.privacyshield.gov 

SEGURTASUN ETA KONFIDENTZIALTASUN NEURRIAK

FAGOR ARRASATE, KOOP. E. konprometitu egiten da pertsona erabiltzaileen datu pertsonalen erabileran eta tratamenduan, konfidentzialtasuna errespetatuz eta xedearen araberako erabilera emanez. Gainera, bete egingo du datuak gordetzeko duen betebeharra eta hartu beharreko neurri guztiak hartuko ditu datuak aldatu edo galdu ez daitezen eta baimendu gabeko tratamendua edo erabilera izan ez dezaten, datu babesari buruz indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera.

Webgune honek SSL egiaztagiria du. Egiaztagiri hori segurtasun protokolo bat da, datuak osorik eta era seguruan ibil daitezen lortzen duena, hau da, zerbitzari eta web erabiltzaile baten arteko, eta alderantziz, datu transmisioa guztiz zifratua edo enkriptatua da.

FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k ezin du bermatu internet sarearen erabateko erasoezintasuna eta, horrenbestez, hirugarrenek iruzur eginez datuetara sarbidea izatea eta datuak erabiltzea.

Konfidentzialtasunari dagokionez, webgunearen bitartez edo pertsona erabiltzaileekin izaten diren komunikazioen bitartez jasotzen diren datu pertsonalak errespetuz erabiliko dira eta konpromisoa hartzen dugu horiekiko isiltasuna gordetzeko, aplikagarria den legedian ezarritakoaren arabera.

ESKUBIDEAK

FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k pertsona interesatuei honako eskubide hauek gauzatzea ahalbidetuko die, euren datu pertsonalen tratamenduari dagokionean:

  • Euren datu pertsonaletara sarbidea izateko eskubidea.
  • Datuak zuzendu edo ezabatzea eskatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
  • Tratamenduaren aurka egoteko eskubidea.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea
  • Emandako baimena kentzeko eskubidea.

Edozein pertsonak du eskubidea baieztatzeko ea FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ote dituen, eta pertsona interesatuek euren datu pertsonaletara sarbidea izan dezakete eta osoak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko ere edo, hala dagokionean, datuak ezabatzea eskatzeko ere, baldin eta jaso ziren helburuetarako datuak beharrezkoak ez badira.

Baldintza jakin batzuk betetzen badira, pertsona interesatuek euren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute, eta hori eginez gero soilik erreklamazioak egin edo defendatzeko gordeko dira. Baldintza jakin batzuk betetzen badira eta euren egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, pertsona interesatuek aurka egin ahal izango diote euren datuen tratamenduari. Hori gertatuz gero, FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k utzi egingo dio datuak tratatzeari, ez bada ezinbesteko arrazoi zilegiengatik, edo balizko erreklamazioak egin edo defendatzeko.

Xede jakin baterako baimena eman baldin bada, pertsona interesatuak eskubidea du emandako baimen hori edozein unetan kentzeko. Hala ere, horrek ez dio eragingo kendu aurreko baimenean oinarrituta egindako tratamenduari, aurrez egindakoa zilegi izango baita.

Horretarako, FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k jarritako helbidea ([email protected]) erabil daiteke eta hor erantzungo dituzte zure eskaerak.

Zure datu pertsonalen babesari dagokionean, uste baduzu zure eskubideak ez direla betetzen erreklamazioa aurkeztu dezakezu Datuen Babeseko eremuan eskumenak dituen Kontrol Agintaritzaren aurrean, www.agpd.es web gunean, hain zuzen ere.

Informazio gizartearen zerbitzuen eta merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legearen 21. Artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, zuk gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago jaso nahi ez baduzu baja eska dezakezu FAGOR ARRASATE, KOOP. E.ren posta elektroniko honetan ([email protected]), gaian “BAJA EMAN HARPIDETZA” jarriz.

SEGURTASUN POLITIKAREN EGUNERATZEA

Litekeena da Pribatutasun Politika hau eguneratu behar izatea; horregatik, politika hau aldiro berrikusiko da. Pribatutasun Politika Web gunearen oinean jarriko da. Hala ere, jakinarazi egingo ditugu FAGOR ARRASATE, KOOP. E.k jasotako datu pertsonalen tratamenduari eragiten dioten pribatutasun politika honetan egindako aldaketa guztiak.

Pribatutasun Politika azken aldiz 2020ko urtarrilaren 1ean eguneratu zen.