Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Atzera
Trokelak probatzeko prentsak trokelgilearen ezinbesteko partea dira, baina OEMena ere bai. Hasierako doikuntza trokelgileak egiten du, bere lantegian, baina gero mantentze lanak OEM egiten dira batez ere. Horregatik, instalazio mota horiek desberdinak dira bezero bakoitzarentzat, eta FAGOR ARRASATEn bezero bakoitzaren beharrak ulertzen ditugu eta prentsaren diseinua egokitzen dugu bezeroaren espektitatibei erantzuteko.
Probetarako prentsak funtsezko faktore dira bukaerako piezaren beharrezko kalitatea lortzeko, trokela prest jartzeko lanetan denbora gutxi emanda. Horregatik, probetarako prentsaren portaera ekoizpenerako prentsenaren antzekoak izan behar dira, ahalik eta gehien. Ekoizpenerako prentsen berdina edo oso antzekoa den prentsa bat erabiliz, ekoizpeneko prentsetako trokelak doitzeko denbora minimizatzen laguntzen da. FAGOR ARRASATE probetarako eta ekoizpenerako prentsen fabrikatzailea izanik, frogatu dugu probetarako egiten ditugun prentsek ekoizpenerako prentsen oso portaera antzekoa dutela.
Hori dela eta, esan dezakegu FAGOR ARRASATE liderra dela Europan, probetarako prentsa mekanikoen zein hidraulikoen fabrikazioan, bereziki OEMen artean.
Probetarako FAGOR ARRASATEren prentsek aukera aurreratuak dituzte trokelak doitzeko, azken teknologiekin. Hori horrela, prentsa hidrauliko batek orgako eta oinarriko kuxin hidraulikoak/pneumatikoak eduki ditzake, eta paralelismo kontrola eta mozketa amortiguazioa, bai eta efizientzia energetikoko ekipoak ere. Prentsa mekanikoen kasuan, indarreko mikro-inch teknologia daukate trokelak abiadura txikian doitzeko, eta serboprentsekin ordeztu daitke, aldi berean malguak eta azkarrak baitira.
Sektoreak Automobilgintza Trokelgileak
Teknologiak Prentsa hidraulikoak Prentsa mekanikoak
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.