American Axle & Manufacturing (AAM)

1.250 tonako forjaketa-prentsa Zell am Harmersbach-en duen lantegian

ELKARRIZKETA

Tobias Roser, AAM-k Zell am Harmersbach-en duen lantegian lantegiko zuzendaria
 

AAM Fagor Arrasateren 1.250 tonako forjaketa-prentsa berria instalatzen ari da Zell am Harmersbach-en duen lantegian. Lantegiko zuzendariarekin, Tobias Roserrekin, hitz egin dugu proiektuan izan duen esperientziaz eta emaitzaz.

Proiektu hori COVID pandemia betean entregatu zen, eta aldez aurreko onarpena distantziatik egin behar izan zen. Nolakoa izan zen esperientzia hori?

Egoera berria izan zen bi aldeentzat eta, logikoa denez, inprobisatu egin behar izan zen. Hala ere, proiektuaren aurreko fasean bi aldeetako proiektu-taldeen arteko koordinazio handia izan zen eta horrek, puntu asko identifikatzeko eta horietan lan egiteko balio izan zuen. Puntu irekiak bideoz partekatu ziren eta ondoren, aztertu eta horren arabera landu ziren.

Fagor Arrasatek harreman estua eta zuzena bilatzen du beti bezeroekin. Nola kalifikatuko zenuke Fagor Arrasateko taldearekin izandako harremana?

Oso ona, ez oso burokratikoa eta malgua

Konfiantza funtsezkoa da harreman arin eta errentagarri baterako. Zein da AAM Zell eta Fagor Arrasateren arteko konfiantza-maila, eta zer garrantzia du, zure ustez?

Altua, eta ziur gaude konfiantza horrek gora egiten jarraituko duela.

Ekipo berriak instalatzeko, langileak prestatu behar izaten dira. Zer egin du Fagor Arrasatek prestakuntza honetan eta nola baloratzen duzu jasotako laguntza?

Jakina, garai normaletan, prestakuntza intentsiboagoa eta zehatzagoa izan daiteke. Hala ere, funtzionamendu menua oso intuitiboa da eta azkar orientatzeko modukoa da.

Zer nolako jauzi teknologikoa ekarri du sistema berriak eta zer onura ekarri dizkio instalazioari?

Espero dugu sistemaren diseinu optimizatuak errendimendu-maila handiagoa ekartzea gure produktu-gamako pieza handienentzat. Lehen probek baieztatu dituzte lehen emaitza positiboak.

Fagor Arrasaterekin duzun harremanaren zer alderdi baloratzen duzu gehien?

Fagor bidezko bazkide komertziala dela eta bezeroaren beharrak serio hartzen dituela.

Zein da Fagor Arrasaterekin duzun gogobetetze-maila?

Oso pozik gaude, eta dena delakoagatik arazoren bat badago, badakigu Fagorrek azkar konponduko duela.

Zer abantaila ditu Fagor Arrasateren produktu eta zerbitzuak beste batzuen aldean?

Produktu sendoa eta bezeroari egokitua, zerbitzu on batekin konbinatua.

Azken oharra: azpimarratu, mesedez, Fagor Arrasaterekiko harremanaren dimentsioei buruz bereziki azpimarragarria iruditzen zaizun edozer (proiektuaren diseinua, proiektuaren kudeaketa, zerbitzua, etab.).

Asko harritu gintuen proiektua hasi zenetik bezeroarenganako orientazio zorrotzak.

Herrialdeak Alemania

Soluzioak Beroko eta erdi beroko forjarako prentsa mekanikoak

Sektoreak Forja

Teknologiak Prentsa mekanikoak


Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin