SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Soluzioak / SPT Serboprentsen Teknologia Forjan
FAGOR ARRASATEk serboprentsetan duen esperientzia zabalak (2005ean fabrikatu genuen lehen serboprentsa mekanikoa), FAGOR ARRASATEren serboeragintzen kalkulurako prentsarekin batera, kate zinematikorik egokiena aukeratu dezakegu, serbomotorraren konfigurazio optimoarekin batera. Malgutasuna, potentzia eta errendimendua ezin hobeto orekatuta dituen ekipo bat da emaitza.
Serboteknologiaren ezaugarri nagusia da eragintza nagusia edozein puntutan azeleratu edo moteldu daitekeela modu kontrolatuan. Malgutasun eta kontrol horiei esker egokitu daiteke forjaketa abiadura fabrikatutako piezara, piezaren kalitatea hobetuta, eta ezaugarri horiek transferraren leihoa zabaltzen ere uzten dute prozesatutako piezara arinago iristeko, horren bidez errendimendua handituta. Gainera, serboteknologiak malgutasun handia eskaintzen du prozesu berrietan, orgaren mugimendu kurbak erraz egokitu baitaitezke makinan egiten diren prozesu berri guztietara.
FAGOR ARRASATEren forja erabat serboaren kontzeptuaren bitartez kontrol eta malgutasun maila berri bat daukagu. SPT Serboprentsaren teknologia FAGOR ARRASATEren serboegozkailuarekin (2007an fabrikatu zen lehen aldiz) eta serbotransferrarekin konbinatuta, tamaina ertain eta txikiko loteetarako beharrezkoak diren prentsako doitasun eta maniobragarritasun mailak eskaintzen dira.
Serboardatz guztien konbinaziotik atera daitezkeen diren aldaera guztiak kontrolatzeko, FAGOR ARRASATEk Syncro Simulation softwarea saltzen du, zeinarekin offline sistema osoaren errendimenduaren analisia egin baitaiteke.
Sektoreak Forja Automobilgintza
Teknologiak Prentsa mekanikoak Prentsa hidraulikoak