Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Atzera
FAGOR ARRASATEn hotzean forjatzeko prentsa mekanikoak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu, bai hotzeko estrusiorako, bai kalibrazio lanetarako.
Kasuaren arabera, hotzean forjatzeko prentsa mekanikoari eragiteko mekanismo artikulatu bat (knuckle joint) erabili daiteke edo akzionamendu eszentrikoko bat. Forja prozesuan behar den abiadurak edo forja prozesuaren aplikazio puntuak erabakiko du eragintza motaren egokitasuna.
Horrela, knuckle joint erako prentsak orokorrean egokiagoak dira goragotik forjatzen hasi nahi den prozesuetan edo beheko itopuntutik gertu abiadura motela behar denean. Bestalde, kate zinematiko eszentrikoa duten prentsak geometria errazagokoak dira knuckle joint erakoak baino eta, gainera, denbora gehiago uzten diote transferrari piezak mugitzeko.
Hotzean forjatzeko prentsa mekanikoen artean ezin dira ahaztu kalibratzeko prentsak, horiek baitira kalibratzeko ohiko prentsa hidraulikoen ordezko idealak. Kalibratzeko prentsa mekanikoek hidraulikoekiko dituzten abantaila ugarien artean azpimarratzekoa da lan kadentzia biderkatzeko duten gaitasuna.
Sektoreak Forja Automobilgintza
Teknologiak Prentsa mekanikoak
Aurreko taularen balioak erreferentziakoak baino ez dira, forjarako beste prentsa batzuk fabrikatu daitezke eskaripean.
Forjako sistemak (EN)
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.