Automatizazio teknologiak

Etxetresna elektrikoen piezak fabrikatzeko

ARRASATE prozesuak automatizatzeko makina eta periferiko osagarrien garapenean espezializatuta dago. Soluzioa sortu eta simulazio zinematikoa egiten du, eta plantako espazioa eta ekoizpen erritmoak definitu, bai eta geometriak, estetika eta produktuen prestazioak egiaztatzeko ikuskapen sistemak garatu ere.

Bezeroaren beharretatik abiatuta, automatizazioaren arloan ARRASATEk duen aditu taldeak bere ezagutzak eskaintzen ditu egungo instalazioen errendimendua hobetzeko, eta lerroaren produktibitatea handitzeko eta kalitatea ziurtatuko duen prozesu leihoaren gaineko kontrola errazteko modernizazioak proposatzen ditu.

ROBOTAK

Fabrikazio-lerroetan robotak sartzeak produktibitatea handitzen du, ekoizpen-kostuak murrizten ditu eta produktuen kalitatea hobetzen du, eta, gainera, langileen ongizatea areagotzen du, lan astunak eta arriskutsuak egiteko beharra ezabatzen baitu.

Pertzepzioa eta ikusmena hobetzea da robotikaren eta automatizazioaren egoeran aldaketak eragiten ari diren aurrerapen esanguratsuenen funtsezko oinarria. Horregatik, ARRASATEk robotikako zerbitzu aurreratuak garatu ditu, ikusmen artifizialeko aplikazioak eta ikaskuntza automatikoa barne.

PILAKETA AUTOMATIKOA

Gure pilaketa sistemek aukera ematen dute langileak esku hartu gabe pieza bukatuak automatikoki sailkatzeko. Automatizatzeko eta piezak bereizteko aukera ugari eskaintzen ditugu eta prozesu osoa azken belaunaldiko kudeaketa software batek kontrolatzen du.

IKUSMEN ARTIFIZIALA

Ikusmen artifizialeko sistemak lortutako irudiak prozesatzeak eta makinen erabakitzeko gaitasuna handitzeak (Adimen Artifiziala) ahalbidetzen dute makinek ekoizpen lerroetan egoera konplexuei irtenbidea ematea.

Sistema horien bitartez, laginketa bidezko ikuskapen prozesuak egiten dira, kalitatea gainbegiratzeko eta kontrolatzeko, langileek zeregin errepikakorrak egin beharrik gabe, eta, horrela, huts egite gutxiago eginda.

Bend4me

Altzairu herdoilgaitza, altzairu aurreinprimatua eta altzairu galvanizatua oinarri hartuta geometria konplexuko piezak lortzeko, eraldaketa prozesuak eta fabrikazio prozesu gakoak behar dira, hala nola tolestaketa.

BEND4ME tolestaketa prozesua kudeatzeko tresna bat da. Prozesatu beharreko profila definitzen du, hori lortzeko metodorik onena zein den zehazten du, eta prozesua simulazioaren bidez egokitzen uzten du.

Smart Connect

ARRASATEn urteak daramatzagu gure bezeroekin elkarlanean, industrian teknologikoa bultzatzen, egun dituzten industria instalazioen balio erantsia maximizatzea ahalbidetuko duten teknologia digitalak garatzen, eta haien baliabideen eraginkortasuna, erabilgarritasuna eta kalitatea, mantentze zerbitzuak, diseinu eta produkzio prozesuak optimizatzen.

Gure diziplina anitzeko talde teknikoa honako hauetan espezializatuta dago:

  • Datuei lotutako teknologiak , hala nola hodeiko azpiegiturak, Big Data, Data Analytics, eredu prediktiboak, etab.
  • Aktibo industrialetatik hurbilen dauden teknologia digitalak, hala nola sistema ziberfisikoen bidezko sentsorizazioa, edge computinga, zibersegurtasuna, machine learninga eta biki digitalen edo Digital Twinen garapena.

ETXETRESNA ELEKTRIKOEN PIEZAK FABRIKATZEKO BESTE TEKNOLOGIA BATZUK

ARRASATEk puntzonatzeko, tolesteko, profilatzeko, soldatzeko eta klintxatzeko hainbat teknologia txertatzen ditu, eta beste batzuk ere, horiei dagozkien automatismoekin batera.


Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin