SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Honela merkaturatua:
Hasiera / Soluzioak / Harraskak fabrikatzeko lerroak
Sukaldeko harrasken hornitzaile guztiek oso modelo gama zabala eskaintzen dute, baita material desberdinekin egindakoak ere (Altzairu herdoilgaitza, plastiko indartua, etab.). Beraz, malgutasuna ezinbestekoa da horrelako instalazioetan. ARRASATEk hainbat bezerori lagundu die fabrikazio zelula espezifiko horiek garatzen
Sektoreak Etxetresna elektrikoak
Teknologiak Konpositeak
Sukaldeko harraskek, forma bakarra eta berezia dutenez, enbutizio handi eta sakona behar dute, eta, horretarako, fabrikatzeko teknologia espezifikoak behar dira. Hauek dira sukaldeko harraskak enbutizio sakonaren bidez ekoizteko behar diren ohiko makinak:
ARRASATEk ekipamendu mota hau banaka edo pakete batean hornitu dezake, eta beti bezeroarekin batera bereziki definituta.
Etxeko elementuen artean bat baino gehiago dira material konposatuz fabrikatzen direnak: konketak, dutxa platerak, ateak… Zehazki, elementu horietarako erabiltzen den prozesua SMC da (Sheet Molding Compound), eta ARRASATEk eskarmentu handia du horien konformazioan.
Prozesu osorako giltza eskurako soluzio bat dugu, bai bobinako edo festoiko lehengaia ebakitzeko, bai lehengaia prentsa hidraulikoan automatikoki kargatzeko eta deskargatzeko ere.
Desbobinatzeko eta ebakitzeko makinak zati angeluzuzenak mozten ditu, eta pieza horiek pisatu egiten dira eta aurreformak egiten dira beraiekin, prentsan kargatzeko. Pieza moldean ondu ondoren, deskargatu egiten da.
Prentsak paralelismo aktiboko kontrolarekin hornituta daude. Gainera, sistema horri esker IMC (In Mold Coating) ere egin daiteke prentsan bertan.
ARRASATEko katalogo korporatiboa (EN)
Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.