Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Atzera
Pieza handiak eta ertainak fabrikatzeko, batez ere ibilgailuaren karrozeriakoak, hainbat prentsa erabili behar dira, konformaziorako lanak egiteko.
Start-stop-ean lan egiten dutenei prentsa lerro konbentzional esaten zaie. Prentsa lerro horiek enbutizioko prentsa bat dute, efektu bikoitzekoa edo efektu bakarrekoa izan daitekeena, oinarrian kuxin batekin, eta beste hainbat prentsa ere badituzte ondoren, fabrikatu beharreko piezek behar dituzten operazioen kopuruaren arabera. Lerroa osatzen duten prentsek hidraulikoak edo mekanikoak izan daitezke.
Gaur egun, horrelako lerroak guztiz automatizatuta daude. Formatuak kargatzeko lanak despilatzaile baten bitartez egiten dira, robotak edo feederrak erabiliz. Enbutizio prentsa kargatzean eta prentsen arteko transferizazioan antzeko zerbait gertatzen da, hau da, robotak edo feederrak erabili daitezke.
Horrelako lerroek minutuko 12 kolpeko ekoizpenak ere lortzen dituzte, eta duten abantaila da programatzen eta mantentzen errazak direla. Prentsen arteko interkonexioaren programazioa eta automatizazioa semaforoen bitartez egiten da, zeinek deskargaren automatizazioa sartzea ahalbidetzen baitute prentsa PMSn gelditzen den bitartean, eta ondoren semaforoari itxaroten dio berriro jaisteko, hurrengo pieza estanpatzeko.
Gaur egungo prentsa lerro konbentzionalak bereizten dituzten beste alderdi batzuk hauek dira:
Sektoreak Automobilgintza Aluminioa
Teknologiak Prentsa mekanikoak Prentsa hidraulikoak
Prentsa lerro konbentzionalak bezeroaren nahiaren eta ekoitzi beharreko piezaren eskakizunen arabera konfiguratu daitezke. FAGOR ARRASATEn, bezeroarekin batera, honen arabera definitu dezakegu instalazioa:
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.