SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Soluzioak / Ikuskapen eta berbobinaketako lerroak
Ikuskapen lerro bat da bobina baten kalitatea metroz metro eta bere luzera osoan kontrolatzen eta gune akastun guztiak zuzentzen uzten duen lerro bat, azken erabiltzaileei bidaltzen zaien material guztiak beti kalitate ona izango duela bermatzeko.
Ikuskapen lerroak bobina egiaztatzen du; horretarako, bobina desbiribilkatzen da, egiaztu egiten da, akatsak kentzen dira, eta azkenik berriro biribilkatzen da, azken bobinak kalitate bikaina izango duela ziurtatzeko.
Gainera, prozesua aprobetxatuta, erdian ebaketa bat egin daiteke bobina “ama” zabal batetik bi bobina estuagoak ateratzeko.
Hauek dira ikuskapen eta berbobinaketarako ditugun lerroen onura nagusiak:
Sektoreak Zerbitzu zentroa Altzairutegiak Aluminioa
Teknologiak Prozesatze lerroak
Bobinak behar dituen oinarrizko ikuskapenen arabera, prestazio ugari gehitu daitezke lerroan, nahi diren betekizunak betetzeko:
Ikuskapen kabina bat, langileek bobinab dauden akatsak erraz detektatu ahal ditzaten.
Lodieraren neurketa automatikoa.
Zabaleraren neurketa automatikoa.
Bandaren koipeztaketa automatikoa.
Ertzak ebakitzea, sarrerako bobinaren ertzak kentzeko, kaltetuta egon daitezke-eta.
Laser soldadurako unitatea, kaltetutako zatiak kendu ondoren zerrenda berriro lotu ahal izateko.
Banden markaketa eta kodetze automatikoa.
Ebakitzean sortzen diren bizarrak kentzea.
Kaltetutako guneak abiadura handiz ebakitzea, abiadura handiko zizaila birakari batekin.
FAGOR ARRASATEk egindako eta garatutako automatizazio osoa. 2 Maila
Denborak murrizteko ziklo automatikoak. (bobina karga, banda elikadura eta albainuketa lerroan, bobinak ateratzea eta zumitzez lotzea, etab.)
Erditik ebakitzkeo aukera.
Txirbil txikitzailea bandan ebakitako ertza kanporatzeko.
Doitasun handiko banda gida, Steering rollarekin.
Erdiko ebaketa.
Ikuskapen horizontaleko edo bertikaleko guneak.
Linea guztiek CE, OSHA eta bestelako arau zorrotzenak betetzen dituzte.
Prozesatzeko eta ebakitzeko lerroak (ES)
Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.