SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Soluzioak / Luzetarako ebaketa lerroa
Luzetarako ebaketa lerroek bobina estuak lortzen dituzte bobina ama batetik abiatuta. Lerro horien abantaila nagusia bobinen prozesamenduan duten produktibitate handia da, duten automatizazio-maila handiari esker. Zentzu horretan, funtsezkoa da prozesu automatizatuak behar bezala finduta eta sinkronizatuta egotea, bobinatik bobinara aldatzeko denborak eta eragiketa osagarrien aldaketa denborak ere ahalik eta laburrenak izan daitezen.
FAGOR ARRASATEn, geure makinen diseinuari eta funtzionalitateari esker, produktitibate handia eta produktuaren kalitate eta fidagarritasun handia bermatzen ditugu.
Sektoreak Altzairutegiak Zerbitzu zentroa Aluminioa Siloak eta altzairuzko biltegiak
Teknologiak Luzetarako ebaketa lerroak
Gure lerroa ezagutu
Hortzak aldatzeko eta doitzeko prozesua erabat automatikoa da, eta aldaketarako dorre adimendunekin 4 minutu baino gutxiagoan egiten da. 6 beso ere eduki ditzakete.
FAGOR ARRASATEren zizaila zirkularrekin zehaztasunez doitu daiteke hortzen eta sarpen zuloaren arteko lasaiera. Hortzen posizio zuzenaren mende egongo da ebaketaren kalitatea.
Gure lerroek soluzio automatiko bat dute ardatz bereizleak ebaki-kopuruaren eta horien posizioaren arabera kokatzeko. Sistema erabat automatikoa da, eta konfiguragarria; beraz, langileak posizioa eta bereizleen kopurua erabaki dezake, kasuan-kasuan.
Bobinaz elikatzeko denborak eta albainutze denborak lerro honek ekoizten ematen ez duen denbora osoaren zati garrantzitsuak dira. Horrela, FAGOR ARRASATEk soluzio sorta oso bat dauka denbora hori minimizatzeko.
FAGOR ARRASATEk soluzio sorta zabala du bobina Biribilkagailutik atera eta hurrengo bobinarekin ahalik eta azkarren hasteko. Zentzu horretan, pianoa duten deskargarako orgekin bobina atera daitezke mandrinoan zumitzez lotu beharrik gabe. Horrela, zumitzez lotzea organ edo irteerako dorretxoan egin liteke. Hortzak kargatzeko eta deskargatzeko robotak.
Jarri gurekin harremanetan
SOLUZIO AURRERATUAK 4.0
FAGOR ARRASATEn, gure bezeroek beren instalazioei ahalik eta etekin handiena ateratzen nahi dugu, eta, horregatik, hainbat teknologia garatu ditugu prozesuak optimizatzeko, produktibitatea handitzeko, instalazioak urrutitik monitorizatzeko eta ekoizpenaren kalitatea hobetzeko, hori guztia FAGOR SMART-CONNECT kontzeptuaren barruan.
Hauek dira luzetara ebakitzeko lerro baten oinarrizko ezaugarriak:
Material eta sektore ugaritarako direnez, lerro hauek hainbat soluzio osagarrirekin osatu behar dira. Hauek dira osagarri horietatik nabarmenenak:
Gure bezeroen produktibitatea hobetzeko, Fagor Arrasaten soluzio propioa garatu dugu, bereizgailuaren ardatzak automatikoki kokatzeko sistema baten bidez. Hauek dira automatizazioak ekarri dituen abantailarik garrantzitsuenak:
Eskulan espezializatua aurkitzeko zailtasunak eta bobinak luzetara ebakitzeko lerroen merkatuan gero eta lehiakorragoak izateko beharra direla-eta sektorean gero eta handiagoa da automatizazio maila. Horregatik, Fagor Arrasatek luzetarako ebaketako lerroetarako zizailaren ebaketa tresnak automatikoki konfiguratzeko biltegi robotizatu bat garatu du. Fagor Arrasate Slitter Tooling Robot (FASTR) izena du biltegi robotizatu horrek.
Luzetarako ebaketa lerroak (ES)
Luzetarako ebaketa-lerroetarako bereizgailu automatikoak eguneratzea (ES)