SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Arrakasta kasuak / SSAB
Fagor Arrasate konformazio eta ebaketa-lineen diseinuan eta manufakturan aditua da, eta muga elastiko handiko altzairuarentzako (HSS) luzetarako ebaketa-lerro guztiz automatizatu bat hornituko dio SSABri, Göteborg-eko plantan, mundu mailako erreferentziazko altzairutegietako bati. 2021eko amaieratik dago martxan linea, material zorrotzenak prozesatzen.
Prestazio handiko lerro bat da, eskuragarri dauden azken teknologia eta automatizazio guztiak biltzen dituena, eta horrek aukera ematen dio produktibitate eta errentagarritasun-maila altuak lortzeko.
150 m/min-ko abiadurarekin, lineak altzairu erresistenteenak prozesatzeko gai da, 2.000 N/mm2-rainoko gogortasunarekin 2,1mm eta 1.000 N/mm2-rainoko lodieretarako, 6 mm-ko lodierarako eta 1550 mm-ko zabalerarako. Ebaketa-tresneriaren edo bereizgailuen posizio aldaketa automatikoki egiten da. Horri esker, makinaren doikuntza-denborak laburtu eta eskuzko eragiketak murriztu daitezke, eta horrek langileen ergonomia eta segurtasuna hobetzen ditu. Taldeak, gainera, txirbil-pikatzaile bat dauka soberan dagoen txatarrari berriro balioa emateko.
Herrialdeak Suedia
Soluzioak Luzetarako ebaketa lerroa
Sektoreak Altzairutegiak
Hamar urte baino gehiagoko lankidetzaren ostean lortutako emaitzekin pozik dagoenez, SSABek berriro jarri du konfiantza gugan, ekoizpena hedatzeko.