PRENTSA PROGRESIBOAK ETA TRANSFERRAK

Prentsa automatizatu eta estandarizatuak, 6.300 kN, 8.000 kN eta 10.000 kN-koak

FAGOR ARRASATEn konformaziorako teknologiaren alorrean dugun zorroa handitu dugu, eta estanpazio prentsa estandar berriak kaleratu ditugu mundu osoan, tonaje ertaineko prentsen segmentuan (hau da, 6.300 kN, 8.000 kN eta 10.000 kN prentsaketa indarrarekin).

Fidagarritasuna eta produktibitatea dira gure arauak estanpazio prentsak diseinatzeko unean. Erabat automatizatuak diren prentsa estandar berrien estandarizazio maila handiari esker, entrega epe laburrak bermatzen ditugu. Estanpazio prentsa hauen monobloke diseinuak oso soluzio merkea eskaintzen du, batez ere kontuan izanda prentsaren multzo nagusiak geuk fabrikatzen ditugula.

Helmugako fabrikan gastuak minimoak dira, garraioa pieza bakarrean egiten baita eta hodiak eta kableak aurrez instalatuta baitaude. Gainera, posible bada, beharrezkoak diren proba guztiak egiten ditugu zure izenean, esaterako, presio indarraren eta paralelismoaren neurketak.

Prentsa pertsonalizatu eta fabrikazio prozesu bakoitzera egokitzen uzten duten pakete bereziak daude aukeran. Prentsa eszentrikoak, artikulatuak eta serboprentsak aukeran edukitzeaz gain, erreminta premien arabera aldatzea ere diseinatu daiteke, esaterako, eskuz edo automatikoki egitea.

Era berean, soluzio osoa emateko, aukera sorta zabala dago prentsaren automatizazioan (garraio sistema eta transfer sistema).

 

Jarri gurekin harremanetan prentsa progresiboei eta transfer prentsei buruz gehiago jakin nahi baduzu!→

PRENSAS MONOBLOC ESTÁNDAR CON AUTOMATIZACIÓN PERSONALIZABLE

DISEINUA

300 monobloc prentsa baino gehiago entregatuta ditugunez, Fagorren badakigu ekipo horietan egituraren diseinua eta fabrikazioa direla alderdirik kritikoenetako bat, kontuan hartuta gehienez 4.000 mm bider 1800 mm-ko neurria duen trokelerako pentsatuta daudela.

Beharrezko sendotasuna lortzeko, karga handienak dituzten eremuak identifikatzen ditugu, eredu finituen elementuen (FEM) analisia sartuz. Horrek ahalbidetzen du gune jakin bat indartzea, egitura osoa gehiegi dimentsionatu gabe.

Kalkulu metodo hobetu horiek honako alderdi on hauek dituzte:

  • Eremu kargatuenak indartzea
  • Pisua eta erreakzio estatiko eta dinamikoak optimizatzea
  • Energia gutxiago kontsumitzea
  • Makina mugitzea edo garraiatzea errazten du

Diseinu prozesuaren ondoren, fabrikazio prozesua kontu handiz egiaztatu behar da, esaterako, soldadura, zeina ultrasoinuen bidez kontrolatzen baita.

Egiturak mekanizatu ondoren, dimentsio kritikoak egiaztatzen dira laser bidezko hiru dimentsioko neurketa sistema batekin, zentimetro ehunenen perdoien barruan daudela bermatzeko.

Horrek bermatzen du kommutazio eta palanka sistemaren funtzionamendu egokia.

Gainera, prentsak gure aplikazio VISUAL STAMPekin integratuta daude. Horrek prentsaren konexio puntu bakoitzean aplikatutako indarra monitorizatzen du, eta prentsetan segurtasun aktiboko sistemak ezartzea ahalbidetzen du, bai eta konformazio prozesuaren parametro kritikoak irakurtzea ere, prozesua hobetzeko aukera emanda, hau da, energia gutxiago kontsumituz pieza hobeak lortzeko aukera emanda.

ESTANDARRA, BAINA PERTSONALIZAGARRIA

Nolanahi ere, prentsen gamak pakete bat baino gehiago eskaintzen ditu aukeran, prentsa bakoitza bezeroaren fabrikazio prozesura egokitzeko. Ez aukeratu soilik prentsa eszentrikoaren, link-drivearen edo serboprentsaren artean. Ekoizpen aldaketa diseinatzen dugu, zure beharren arabera. Erabaki, adibidez, erreminta aldaketa eskuz edo automatikoki egin behar den.

Era berean, aukera sorta zabala dago prentsen automatizazioaren esparruan (zintak eta transferrak), bezero bakoitzaren beharretara egokitutako irtenbide integral bat eskaintzeko.

Produktibitatea, fidagarritasuna, segurtasuna, lehiakortasuna eta energiaren kontsumoa dira gure ekipoen garapenean funtsezko faktoreak.

ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK

Estandarizaziorako, diseinua hobetu da prentsa mota horretarako elementu egokienak hautatuz, bai ikuspegi teknikotik, bai errendimenduaren eta mantentze lanen aldetik, lehen kategoriako hornitzaileen elementu komertzialekin.

Bezeroekin dugun esperientzia luzeari esker, askotariko beharrak asetzen dituzten hiru modelo diseinatu ditugu.

Prentsaren neurria 6.300 kN-ko prentsaketa indarra
8000 kN-ko prentsaketa indarra
10.000 kN-ko prentsaketa indarra
Mahaiaren luzera 3.200 mm-tik 4.000 mm-ra
Mahaiaren zabalera 1.200 mm-tik 1.800 mm-ra
Prentsaren ibiltartea 300 mm-tik 500 mm-ra

Hiru modelo horiek gure eskaintza estandarra pertsonalizatzen eta fabrikazio betekizun espezifikoei erantzuten uzten diguten hainbat aukera eskaintzen dituzte.

Prentsatze indarraz, mahaiaren tamainaz, eragintzaz edo ibiltarteaz gain, prentsak tresnak aldatzeko, sarbiderako, kontrol panelerako edo hondakinak ezabatzeko hainbat aukerarekin pertsonaliza daitezke.

Erreminten eremua, T erako arteken posizioa, kopurua eta tamaina eta erremintetarako pintzak bezeroen zehaztapenetan oinarrituta diseinatu daitezke.

 

Eszentrikoa Loturen eragintza konbentzionala Serboeragintza
Trazadura altuera txikia

Ebaketa

Trazadura altuera handia Ebaketa

Trazadura altuera txikia eta handia

Mugimendu pendularra


Kontaktua

company logo Fagor Arrasate

Zerbait gehiagoren bila ari zara?

Ezin duzu bilatzen ari zarena aurkitu?

Jarri harremanetan gurekin