Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Atzera
Osagaiak era guztiz automatizatuan eta piezak konformatzeko trokeletatik pasatuko dituen langilerik behar gabe fabrikatzeko garatu ziren transfer prentsak. Instalazioaren bihotza transferra da, zeinak piezak estazio batetik hurrengora eramaten dituen forma emateko behar diren eragiketa guztiak egiteko, prentsa gelditu gabe lanean ari dela.
%100 FAGOR ARRASATEkoa den soluzioa dugu, linea osoa kontrolatzeko arkitektura bakarrarekin, fabrikazio eta mantentze lan eragiketa guztiak optimizatuta. FAGOR ARRASATEk ohiko prentsa mekanikoak, prentsa hidraulikoak eta geure teknologia daraman transfer elektronikodun serboprentsak diseinatu eta fabrikatzeko duen gaitasunak prestazio eta produktibitate handienak bermatzen ditu, oso espazio txikia betez eta instalazioaren osagaietara hobeto iristea ziurtatuz.
Gainera, FAGOR ARRASATEk diseinatutako SYNCRO softwarearen bitartez, prentsa eta transferraren arteko interferentzia kurbak optimizatzeko erreminta egokiena dugu, baita laguntza ere, trokelak diseinatzeko fasean, nahi ez diren interferentziak saihestu ahal izateko. Horrek guztiak prentsa eta transferraren arteko sinkronismorik handiena lortzea ahalbidetzen digu, prozesatze abiadurari handiena edukitzeko. Gainera, gure bezeroei prestakuntza eskaintzen diegu transferra erabiltzen ikas dezaten, ahalik eta produktibitaterik handiena lor dezaten.
Sektoreak Automobilgintza Aluminioa
Teknologiak Prentsa mekanikoak Prentsa hidraulikoak
transferra duten instalazioen ezaugarriak dira euren automatizazio maila handia eta produkzio handia. Gainera, erabat automatikoak diren sistemak dituzte eta horiek tresnak aldatzeko denbora nabarmen murriztea ahalbidetzen dute. Era horretan, hutsarteak eta eskuzko prozesuen akatsak ezabatzen dira, lote txikien fabrikazioa ahalbidetuta, hori egitea pentsaezina baita sistema horiek gabe.
Informazio gehiago
Prentsa eta Estanpazio Sistemak (EN)
Eskerrik asko
Fitxategia deskargatzeko esteka duen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Jaso ez baduzu, begiratu spam karpetan.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.