SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Hasiera / Berrikuntza / Estrategia digitala
FAGOR ARRASATEN duela urte batzuk hasi ginen fenomeno digitalaren eraldaketarekin eta egokitzapenarekin. Gaur egun, lortutako ezagutza hori guztia gure instalazioetan aplikatzen dugu dagoeneko, bezeroei hobekuntzak emateko gure makinen fidagarritasunean zein fabrikatutako produktuaren kalitate prozesuan. Halaber, FAGOR ARRASATEN makinen online bidezko monitorizazioan ari gara lanean, eta hobekuntzak txertatu ditugu gure instalazioetan, baita makinen mantentze lanak urrutitik egitea ahalbidetuko duten aldagai sentsorizatuak ere.
Arrowhead Tools proiektuak Europako industrientzako digitalizazio eta automatizazio soluzioak lortu nahi ditu. Horiekin TI / OTren integrazioa oztopatzen duten arrakalak itxi nahi dira, kode irekiko plataforma batean teknologia berriak sartuz, Gauzen Interneteko eta Sistemen Sistemako ingeniaritzaren diseinurako eta exekuziorako.
Proiektuaren web orria
CREMAren helburua da erraztasunak ematea fabrikazio prozesu dinamiko eta erakundeartekoak ezarri, kudeatu, egokitu eta monitorizatzeko, hodeian fabrikatzeko printzipioei jarraituz. CREMAren bitartez baliabideak garatuko dira fabrikazio prozesuak modelatu, konfiguratu, egikaritu eta monitorizatzeko, laguntza emanez mutur batetik besteraino hodeian fabrikatzeko, sistema errealak inplementatuz eta fabrikazio ingurune errealetan probak eta erakustaldiak eginez.
Proiektuaren web orria Ikusi bideoa
MANTISen kontzeptu nagusia da mantentze lanaren zerbitzurako plataformaren arkitektura proaktibo bat ematea, Cyber Physical Systems sisteman oinarrituta, etorkizuneko errendimendua estimatu, berehalako akatsak aurreikusi eta prebenitu, eta mantentze lan proaktiboa programatzea ahalbidetuko duena. Mantentze lana jada ez da halabeharrezko gaitza, daukan kostua daukana, baizik eta funtzio garrantzitsu bat, prozesu komertzialean balio gehigarri bat sortzen duena, baita eredu komertzial berrietan ere, zerbitzu orientazio sendoagoarekin.