Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
FAGOR ARRASATEk Ate Irekien Jardunaldiak egingo ditu Zamudioko lantegian Press Hardening-eko instalazio aurreratu bat aurkezteko (Azaroaren 20/22)
Altzairuzko piezak aldi berean estanpatu eta tenplatzea gogor ezartzen ari den teknologia bat da automobilaren sektorean. Pieza konplexu eta erresistentzia handidunak ekoiztea ahalbidetzen du eta ondorioz, karrozeriak arinagoak dira eta erregaiaren kontsumoa baxuagoa. FAGOR ARRASATE, bere HOTTEKNIK markaren bidez, press hardening estanpazio sistemen hornitzaile nagusienetakoa da eta erreferentzia ugari ditu sektorean. Gainera, BATZ enpresa senidetuarekin batera prentsa hidraulikoetan eta press hardening trokeletan liderra da. Gaur egun, gure Zamudioko lantegian, instalazio aurreratu baten puntuan jartzea bukatzen ari dira. Formatuen elikatze automatikoa du, beroketa labe lineala, 1200 tonako kapazitatea duen prentsa hidraulikoa (bereziki beroan estanpatzeko diseinatua), piezak prentsatik eta prentsarantz 900 Cº baino gehiagotara mugitzeko manipulatzaile robotizatua eta tenplatze trokel hoztuak ditu(piezaren tenplatze azkarra lortzeko eginak).
Gure lantegiko bisitan zehar instalazio aurreratu honen zati bat ikusi ahal izango da. Zehazki, prentsa eta manipulatzaile robotizatua funtzionatzen ikusi ahal izango dira. Gainera, sistema osoa panel ilustratzaileekin azalduko da eta bertan sistemaren datu zehatzak ikusiko ahal izango dira. Lorpen tekniko honekin oso pozik gaude eta gure bezeroekin konpartitu nahiko genuke teknologia berri eta aurreratu hori. Instalazio interesgarri hori ikusi nahi baduzu, mesedez jarri harremanetan gure Departamentu komertzialarekin hitzordua hartzeko: automovil@fagorarrasate.com.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.