2013-10-16

AUKERA ONAK FAGOR ARRASATERAKO 2013-2014 BIURTEKOAN

Jose Maria Balzategik, FAGOR ARRASATEko gerenteak, berretsi du enpresak bere nazioarteko posizionamendua indartzen jarraitzen duela aukera onekin.

Fagor Arrasate event: AUKERA ONAK FAGOR ARRASATERAKO 2013-2014 BIURTEKOAN

Gestio txostenean, J. M. Balzategik, Fagor Arrasateko gerenteak, berretsi zuen 2013an ere azken urteetako ibilbide arrakastatsuarekin jarraitzen duela enpresak eta ekitaldi honetan jaso diren eskaera berriengatik esan daitekeela 2014 urtea aktibitate aldetik ona izango dela.

Azpimarratzen du, oraindik ere urtearen ekitaldi ekonomikoa bukatzeko bi hilabete baino gehiago falta direnean, aurreikusi daiteke salmenten zenbatekoa 294 miloi eurotara iritsiko dela, iaz baino %16 gehiago. Arrakasta hori Fagor Arrasate S. Coop-ek etxean eta Txinako lantegian (Fagor Metalforming Machina Tool Kunshan) lortutako emaitzei zor zaie.

Lanpostuak ere, Fagor Arrasateren identitate ikurra izanik, gora egin dute 2013an eta iadanik Fagor Arrasaten 790 pertsonak egiten dute lan. Horiei guztiei orain arte Onapres lantegia osatzen zuten 50 pertsona gehitu behar zaizkie, 2013ko maiatzean bi lantegiek onartutakoaren arabera bat-egin eta orain Fagor Arrasateko familia osatzen baitute.

Bestalde, sendotasun finantzarioa arrakastaz indartzen jarraitzen du Fagor Arrasatek 2013an zenbait entitate finantzarioekin konpromisoak lortu baitira iaz 2013-2016 epealdirako zehaztutako inbertsioekin jarraitu ahal izateko.

2013 urtean, Fagor Arrasatek 2014 urterako bezero garrantzitsuen eskaera berriak lortu ditu, hala nola, Ford, Acerinox, Great Wall, Erdemir, Gonvarri, Baosteel, Novelis eta abarrekin. Horrek adierazten du, deformazio bidezko makina erremintako sektorean, mundu mailako enpresa indartsuenetakoa izaten jarraitzeko apustuak tinko jarraitzen duela.

Zoritxarrez, ezin liteke esan mundu mailako merkatuari eragiten dion krisia bukatu denik eta egia da bizi garen mundu honetan sortuko direla gero ere kezka eta gorabeherak, baina Fagor Arrasatek mundu mailako posizionamendu indartsua du, kanpoan produkzioaren %90 baino gehiago saltzen du, hazten doan giza taldea du eta proiektu sozio-enpresarialarekin konpromisoa duen enpresa da. Beraz, etorkizun hurbilerako oinarri sendoak dituela esan liteke.