SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Prentsa bidez ebakitzeko makineria diseinatu, fabrikatu eta hornitzeko eskaera, blanking line
BAOSTEEL, siderurgiako enpresa erraldoi txinatarrak FAGOR ARRASATEri prentsa bidez ebakitzeko makineria diseinatu, fabrikatu eta hornitzeko beste eskaera bat egin dio. Oraingo honetan, Chongquing-en duen enpresak egin du eskaera. Makineria horrek O5 eta O3 kalitateetako altzairuak prozesatuko ditu, autogintzarako industrian erabiliko da eta 1700 mm-ko zabalera eta 3mm-ko lodiera arteko bobinak izango ditu. Gutxi gorabehera 30 tona pisatuko ditu. Prozesatutako altzairuak 900 Mpa arteko erresistentzia altua eduki lezake. Prentsak 630 tonako ahalmena izango du eta instalazioak 90 m/min eta 60 golpe minutuko abiaduran lan egingo du gehienez. 4500 x 25000 mm-ko dimentsioa du eta horregatik karrozeriako pieza handiak ebaki ditzake. Gainera, trokelak azkar aldatzeko 2 mahai mugikor ditu. Argazkia Baosteel enpresak Shangain dituen bulego zentraletan ateratakoa da, kontratua sinatu zen momentuan. Gogoratu FAGORrek hiri horren ondoan lantegi moderno bat duela, Kunshanen hain zuzen.