2011-07-13

Baosteel-ek Blanking Line bat hornitzeko aukeratu du Fagor Arrasate.

Blanking berriak lautzaile aurreratu bat izango du, 6300KN prentsa, eta bi estazio dituen apiladore elektromagnetiko bat

Fagor Arrasate event: Baosteel-ek Blanking Line bat hornitzeko aukeratu du Fagor Arrasate.

Baosteel-ek, Txinako altzairu fabrikatzaile handietako bat denak, Fagor Arrasate aukeratu du, bere prentsarekin egiten den ebaketa linea (blanking line) berria hornitzeko, Wuhan-en dagoen lantegian instalatuko da blanking linea. Kontratuaren sinadura Shanghaien egin zen, Baosteel-en egoitza zentrala den etxe-orratz dotorean , konpainiaren bulego nagusietan. Fagor Arrasate munduko liderra da prentsadun ebaketa lineen diseinu eta hornitzean (blanking lines) eta automobilaren sektoreko erabiltzaile garrantzitsuenak, altzairuarenak edo aluminioarenak, FAGOReko instalazioak dituzte. Mota hauetako produktuetan, FAGORen ibilbide teknologikoa aitzindaria izan da, eta denboran zehar, aurrerapen esanguratsuak sartu ditu, sektorean jarraitu beharreko bidea markatuz. Gogora dezagun, adibidez, bobinen elikatze automatikoa, lautzaile malguak eta konputerizatuak aldaketa azkarrarekin, , arrankatu/gelditzeko apiladore elektromagnetikoak, burdinazkoak ez diren materialak prozesatzeko, arrabola zikliko auto-doitzaileak, anti gainkarga oso azkarrak, prentsa aurretik edo ondoren kokatutako garbigailu malguak, blanking operazioetan berezitutako mekanismo link-drive-ak, multimedia kontrolak, edo oraintsuago, produkzioa %40an haztea posible egiten duten servoblanking edo servoprentsak.

Blanking berriak   elementu hauek ditu: lautzaile aurreratua, 6300 KN prentsa, bi estaziodun apiladore elektromagnetiko eta estazio bakoitzeko bi estazio eta bi habi, telediagnostikoa, produkzio kontrola, prezisio handiko trapezioen ebaketarako trokel oszilatzailea, ebaketarako link drive mekanismoa, aurrez egiten den simulazio konputerizatuarekin eta segurtasun globalerako kabina bat.