2008-11-30

BAOSTEEL-eko ORDEZKARITZA ZABAL BATEK FAGOR ARRASATE BISITATU DU

Fagor Arrasate event: BAOSTEEL-eko ORDEZKARITZA ZABAL BATEK FAGOR ARRASATE BISITATU DU
Baosteel-eko ordezkaritza zabal batek Fagor Arrasate bisitatu du. Jakina denez, Baosteel Txinako altzairu fabrikatzaile handiena da eta munduko handienetakoa, urtean ia hogeita hamar milioi tona manufakturatzen baititu. Zhang Jaunak zuzendutako taldea Europara etorri da xehetasun osoz ezagutzera elastikotasun muga altuko altzairua nola prozesatzen den. Bira honetan, Fagor Arrasate aukeratu zuten altzairu honetako luzetarako eta zeharkako ebaketan munduko espezialista handiena delako. Altzairu mota hauek, batez ere, pisu baxuko baina zurruntasun oso altuko automobilen txasiak egiteko erabiltzen dira, talken aurrean babes handia eta kontsumo baxua uztartzen dutelarik.
 
Ordezkaritzak oso ondo baloratu zuen Fagorreko know how altua eta liluratuta gelditu ziren instalazioekin eta une honetan Fagorren fabrikatzen ari garen makina kopuru altuarekin. Mundu krisi ekonomiko aldi honetan ere Fagor Arrasateko zorroa altua da eta horrek bezeroek enpresan jartzen duten konfiantzaren isla da.