2011-10-16

BENGANG STEEL PLATES MUESTRA SU SATISFACCIÓN DEL PROYECTO CON FAGOR ARRASATE

Fagor Arrasatek entregatu du tentsiopeko lauketa linea altzairu herdoilezinentzako koipegabetzearekin.

Fagor Arrasate event: BENGANG STEEL PLATES MUESTRA SU SATISFACCIÓN DEL PROYECTO CON FAGOR ARRASATE

Bengang Steel Plates eta Fagor Arrasateren artean sinatutako altzairu herdoilezinentzako koipegabetzea duen tentsiopeko Lauketa Linearen ProiektuaK, Benxi Iron & Steel Taldeari dagokiona, 2010eko abuztuan mugarri nagusiak betetzen jarraitzen du. Oinarrizko diseinu guztia egiaztatzeko Bezeroaren bi misioetara bisita egin ondoren, xehetasun gisa, ekaina eta uztaileko hilabeteetan zehar, kontratuaren arabera bi hilabete eta erdi lehenago fabrikatutako ekipoak ontziratu ziren. Tentsiopeko lauketa linea honek kalitate handiko altzairua prozesatuko du, bandaren tentsiopeko tiratuaren bidez lautasun ezin hobea lortuz. Lineak 300 eta 400 serieetako altzairu herdoilezinak prozesatu ahal izango ditu, 1350 mmtarainoko zabaleran eta 0.2 eta 3mm bitarteko lodierarekin. Estimatutako produkzioa urteko 200.000 Tonatakoa da 150m/minutuko abiadurarekin lan eginda. Instalazioaren bihotzak FAGORREKO tentsiopeko lautzailea darama  diseinu aurreratua du eta zehaztasun handia, erabilera sinple eta ergonomiko baterako optimizatuta dago, baita denbora aldaketak minimizatzeko ere.

Oraintsu, Ipar Koreako mugatik gertu dagoen Dandongeko lantegian muntaketa lanak hasi baino lehenagoko azken mugarri gisa, Espainian Bezeroaren hamaika teknikori formazioa eman zaie, eta hori bukatutakoan, amaierako sinadura ospatu zen, formazio ikastaro horien aprobetxamendua ona izan zelarik. Linearen martxan jartze industriala 2012ko lehenengo hilabeteetarako programatuta dago.