Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Bi prentsa hidrauliko FAGOR hauek 1600 tona dituzte bakoitzak
Audik Alemaniako Ingolstandt herrian duen lantegian, orain gutxi izan da instalatutako ekipo berrien inaugurazio ofiziala. Fagor Arrasatek bi prentsa hidrauliko aurreratu hornitu ditu trokel konplexuen probetarako eta bakoitzak 16000 KN-ko kapazitatea du. Lanerako mahaien dimentsioak 5000 x 2500 mm-takoak dira eta ibilbidea 1700 mm-ra iristen da. Prentsek CNC kuxin adimenduna dute oinarrian, 9 puntutan kontrola dutenak. Oinarriko kuxin horrek aurreazelerazioa ahalbidetzen du kolpeak gutxitzeko eta prentsa zein trokelaren bizitza erabilgarria luzatzeko. Orgaren gehienezko abiadura 500 mm/s-koa izan lilteke. Segurtasun sistema aurreratuak ditu, txatarra ateratzeko toberen automatizazioa du, intsonorizazioa, diagnostiko integratua duen kontrol multimedia, moteltze sistemak eta trokel aldaketa mahai mugikorraren eta amarratze azkarren bitartez.
Audik bikain katalogatutako hornitzaileak hautatzen ditu eta Fagor horietako bat izan da
Eskaera honek, Fagor Arrasatek hain ongi erantzun dionak, garrantzia handia du Ingolstadt-eko lantegia Audiren Center of Excellence delako fabrikazioan eta trokel probaketetan. Horregatik, kalitate goiena eskatzen du bai ekipoetan eta bai hornitzaileen ekoizpen prozeduretan. Inaugurazio ekitaldiko hitzaldietan Audiko auduradunek azpimarratu zute Fagor partner bikaina dela etxe alemaniarrak kalitate estandarrak lortzeko.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.