2009-08-31

DAIMLER-ek FAGOR ARRASATEri eskera bat eman dio

DAIMLER-ek FAGOR ARRASATEri eskera bat eman dio prentsa bat egiteko. Prentsa hori gama altuko automobil fabrikatzaile honek Mercedes-Benz Werk Gaggenau-en (Baden-Württemberg), Karslruhe-tik hurbil, duen lantegirako izango da. Transfer prentsa bat da, 20.000 KN ahalmenarekin eta mahaiaren dimentsioa 5100 x 2500 mm-koa da. Transfer prentsa aukerarik aurreratuena eta produktiboena da automobilaren industriarako tamaina ertaineko piezak fabrikatzeko.
 
Prentsak 700 mm-ko ibiltartea izango du eta minutuko 30 kolpe arteko abiaduran lan egin ahal izango du. Instalazio mota hauetan, garrantzia berezia du aldaketa eta prestaketa denborak murriztea, horregatik makinak bi mahai mugikor izango diru, horiekin trokel aldaketa minutu gutxi batzuetan egin ahal izango delarik. Gainera, prentsa berri honek ZKK zenbakizko kontrol konputerizaturako kuxin bat edukiko du, 190 tonako ahalmenarekin. Kuxin konputerizatu mota hauek presio eta abiadura kontrol oso zehatza ahalbidetzen dute trokelaren hainbat zatitan, ateratzen den piezaren kalitatea hobetuz. Era berean, makinak organ hiru kuxin eramango ditu eta segurtasun blokeo bat enbrage hidraulikoan, horrela segurtasuna modu nabarmenean handituko da. Makina martxan jarriko da 2010eko udazkenean.