2018-02-07

David Pascual, Fagor Arrasateko gerente berria izendatu dute.

Fagor Arrasateko Automobil Dibisioko zuzendariak, David Pascualek, apirilaren 11tik aurrera Gerente kargua bere gain hartuko du Jose Mari Balzategiren ordez, honek, MONDRAGON Korporazioan funtzio berriak hartuko dituelarik.

Fagor Arrasate event: David Pascual, Fagor Arrasateko gerente berria izendatu dute.

Industria ingeniaria da, Bilboko Industria Ingeniaritza eta Telekomunikazioko Goi Mailako Eskolan lizentziatua eta Mondragon Unibertsitateko Produkzio Zuzendaritza masterra du. David Pascual 1996ko urtarrilean hasi zen Fagor Arrasate S. Coop.-en eta kooperatiba honetan daramatzan 20 urte baino gehiagotan, hainbat ardura postu izan ditu. 2009ko ekainetik hona Automobileko Dibisioko zuzendari kargua izan du, eta disziplina-anitzeko ekipoa gidatu du (operazio eta komertzial alorrekoak). Prozesu guztietan etengabeko hobekuntza bultzatu du eta nazioarteko aliantzak, inbertsioak eta Berrikuntza Plan Teknologikoa sustatu ditu, Fagor Arrasate S. Coop.-ek mundu mailan duen erreferentziazko posizioaa indartzen lagunduz.

Kontseilu Errektoreak ez ohiko batzarrean izendatu zuen gerente, eta apirilaren 1era arteko epea zehaztu zuen Jose Mari Balzategi eta David Pascualen arteko errelebo prozesua gauzatzeko. Ordutik aurrera, Jose Mari Balzategik funtzio berriak beteko ditu MONDRAGON Korporazioko Erosketa eta Operazio zuzendari lanetan, Ekipoko Ondasunen proiektuan.

Hori horrela izanik, Kontseilu Errektoreak, Fagor Arrasate S. Coop.-en izenean, Jose Mari Balzategiri eskertu nahi dio gerente lanetan jardun duen 10 urte hauetan egindako lana. Epe horretan, bere lanari esker, Fagor Arrasate S. Coop. markaren nazioarteko proiekzioa eta lehiakortasuna indartu egin da, eta gaur egun negozio alor horretan munduko merkaturik garrantzitsuenetan erreferentziazkoa da. Hamarkada horretan egindakoa kontuan hartuta, Kontseilu Errektorea ziur dago ardura postu berri horretatik MONDAGON Korporazioaren hazkundean ere lagunduko duela. Hain zuzen, talde kooperatibo horretan Fagor Arrasatek ere parte hartzen du eta ia 300 enpresa biltzen ditu, horietatik 15 I+G zentroak direlarik eta 75.000 langile.

Era berean, Kontseilu Errektoreak desio duena da David Pascualek kooperatibaren balore-katean duen esperientziak laguntzea Fagor Arrasate S. Coop.-ek datozen uteetan izango dituen erronkak arrakastaz gidatzen, hiru alderdi hauek dituen kontestua dugula kontuan hartuz: etengabeko hedapena, kooperatibaren lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa.