Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Altzairua mozteko hiru linea instalatuko ditu FAGORek Turkian
ERDEMIR, Turkiako altzairu fabrikatzaile garrantzitsuak, FAGOR ARRASATE hartu du bidelagun herrialdearen zabalkunderako ekipamendurako. FAGORek, zehazki, altzairua mozteko hiru linea instalatuko ditu.
Lehenengoa, zeharkako ebaketa lerroa izango da; malgutasun maila altua duten 1525 mm zabal eta 3.5 mm-ko lodiera maximoa duten altzairuzko bobinak prozesatzeko. Linea honek 6 metro luze arteko formatuak mozteko aukera izango du eta kadentzia altuan lan egiteko gaitasuna izango du, 180 mozketa minutuko. Bigarrena, luzetarako ebaketa lerroa izango da, hau ere 1525 mm zabal eta 3.5 mm lodi duten bobinentzat. Instalazio honek 300 m/min abiaduran funtziona dezake eta mozketa tresneria automatikoki modu azkarrean aldatzeko aukera du. Horretaz gain moztutako harilak aurrez flexatu gabe ateratzeko sistema bat dauka. Azkenik, hirugarrena, formatu anitzeko lerroa izango da, 2 mm-ko lodiera arteko harilak aldi berean lau formatu ezberdinetan mozteko aukera izango duena. Kasu honetan, formatuak 8 m arteko luzera izango dute eta linean 80 m/min abiaduran egingo du lan. Guztira, instalazio honek 560 formatu sor ditzake minutuko, kopuru hau da hain zuzen, FAGOR lineen produktibitatearen adierazle.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.