2016-10-27

EUROBLECH. Txapa Transformatzeko Teknologiaren 24. Nazioarteko Azoka

FAGOR ARRASATEK ARRAKASTA IZAN DU EUROBLENH 2016AN

Fagor Arrasate event: EUROBLECH. Txapa Transformatzeko Teknologiaren 24. Nazioarteko Azoka

Fagor Arrasatek arrakasta handia izan du EROBLECH azokan, eta dudarik gabe, azoka hori deformazioko makina erremintari dagokion munduko ekitaldirik garrantzisuena da. Bi mailatako estand handi bat izan du eta bere produktu eta B+Gko programek merkatuan jarri dituzten azken berrikuntzekin portafolio zabala erakutsi du: laminazio tren automatizatuak, skin passeak, aldi berean altzairua eta aluminioa prozesatzeko gaitasuna duten servoblankinak, azidorik gabeko dekapatze linea berria (ECOPICKLEAN), kadentzia altuko prentsa lineak, kontsumo baxuko autoentzako piezak fabrikatzeko sistemak eta beroan konformatzeko equipo serbohidrauliko eta serbomekanikoak. Gainera, sistema iraunkor eta energetikoki opitimizatuetako gure aurrerapenak ere erakutsi dira, "Green Manufacturing" kontzeptuaren barruan.

Oraingo honetan Fagor Arrasatek aurkeztu dituen proposamenen artean, garrantzi berezia eman nahi diegu ekitaldi honetarako bi balio ardatz hauei: kalitatea eta bezeroarekiko arreta. Horregatik azoka honetan, FAGOR ARRASATE DEUTSCHLAND Gmbh aurkeztu dugu. Alemanian dago, hurbila eta bertakoa. Estrategia honekin gure bezeroen beharrak hobeto asetu nahi ditugu eta gure produktuen prestazio eta errentagarritasun onenak lortu.

Bezero askok bisitatu gaituzte estandean eta hurbiletik ezagutu ahal izan dituzte berrikuntza horien zehaztasun teknikoak eta abantailak, batez ere suposatzen duten inbertsioaren produktibitate, malgutasun eta errentagarritasun hobekuntzak.