Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
FAGOR ARRASATEk automobil sektoreko eskaera garrantzitsuak lortu ditu
Autoak fabrikatu eta txapa transformatzen duten enpresetan inbertsioek pixka bat gora egin dutenez, Fagor Arrasatek proiektu batzuk lortu ditu. Beraz, Europa mailan ekipo ondasunen fabrikatzaile nagusienetako bat izaten jarraitzen du. Fagor Arrasatek lortu dituen eskaera gehienak Ameriketako Estatu Batuetakoak (General Motors), Ingalaterrakoak (Jaguar Land Roverren hornitzaile batentzat), erdialdeko Europakoak eta Indiakoak (Mahindra) dira. Arrasatear enpresaren salmentetan lagundu duen faktorerik nagusiena sektoreko bezero garrantzitsuek emandako konfiantza izan da. Bezero horiek ongi ezagutzen dute enpresa eta bere produktua. Lortutako proiektuek teknologia eta makina mota desberdinei erantzuten diete. Hala nola, transfer prentsa batzuk (arruntak eta FlexCell), txapa prozesatzeko servo blanking linea bat eta try-out hidraulika batzuk. Azken hauek, Fagor Arrasate eta Onapres fusionatzearen (iazko urte bukaeran) emaitza positiboa lirateke.
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.